Menu
Bilatu
  • 2022/12/ 5
  • 16:20:51
justizia.eus

Avantius eta PSP - Euskadiren hedapena abenduaren 12an, Donostiako arlo Penaleko organo judizialetan

Mota:
Intzidentzia
ICS deskargatzea

AVANTIUS Justizia Kudeatzeko Sistema espediente judizialen kudeaketa integraleko sistema bat da eta Espediente Judizial Elektroniko bakarreko prozesu batean, organo judizial, fiskal edo beste edozein motatako profesionalen (barnekoek zein kanpokoek) esku hartze segurua ahalbidetzen du.

Bestalde, PSP - Euskadi zerbitzuen atariak, Avantius-ekin integratua, hainbat organo judizialek eta pertsona fisiko eta juridikoek prozesu kudeaketako tresnarekin elkarreraginean aritzea ahalbidetzen du, lana erraztuz eta prozedurak arinduz.

Hedapena pixkanaka burutu da eta irailaren 19an hasi zen, Administrazioarekiko Auzietako organo judizial guztien aktibazioarekin. Irailaren 26an Bilboko barruti judizialeko Gizarte-arloko organo judizialetan ezarri zen. 

Gasteizko, Donostiako eta Eibarko alderdi judizialetako Gizarte-arloko organo judizial guztiak urriaren 3an hasi ziren lanean. Urriaren 10ean, aldiz, Gasteizko arlo Zibileko organo judizialen txanda izan zen. Urriaren 24ean emango da, Gasteizko arlo Penaleko eta Amurrioko arlo Zibileko eta Penaleko organo judizialen eguneraketarekin eta horiekin lan egiten duten zerbitzu komunen zatiarekin eta Fiskaltzarekin ere.

Hurrengo fasea azaroaren 7an emango da, Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosako Arlo Penal eta Zibileko organo judizialen eguneraketarekin. Ondoren, Donostiako arlo zibileko organo judizialetara hedatuko da azaroaren 21ean eta abenduaren 12an, zigor-arloko organoetara.

Hedapen-prozesuaren egutegi osoa esteka honetan kontsulta dezakezu: Avantius eta PSP - Euskadi zabaltzeko egutegia (PDF 101KB) (leiho berri batean irekitzen da)