Zirkularra, abuztuan eta irailean komunikabide telematikoen bidez egindako komunikazioari buruzkoa
- Mota:
- Intzidentzia
Abuztuaren hurbiltasuna kontutan hartuta, eta hilabete honetan urteko oporraldia ez duten langileak bulegoetan egonik, iraileko lehen egunetan jarraitu beharreko pautak ezartzea beharrezkoa da, aldi horretan sortutako jakinarazpenen praktika pixkanaka eta ordena jarraituz berriz hastea ahalbidetzen duena. Horrela, administrazio honekin harremana duten profesional guztiei kalte larririk ez eragitea, era guztietako ebazpenen jakinarazpen masiboek kolapsatu egin dezaketelako beraien jarduera behar bezala egitea galaraziz.
Avantius kudeaketa-sistemaren ezaugarri teknikoak direla eta, web zerbitzuen bidez, ez du onartzen jakinarazpen telematikoen igorpenaren kontrola automatikoki egitea. Hori dela eta, iraileko lehenengo astean egon daitezkeen bidalketa masiboek eragin ditzaketen arazoak saihesteko, beharrezkoa da Bulego Judizialek, abuztuan zehar sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa era mailakatuan egitea eta prozesu-legeriaren arabera abuztuan egin beharreko jakinarazpenentzako jarraibideak ezartzea.