Menu
Bilatu
  • 2023/03/23
  • 18:09:17
justizia.eus

PSP-Euskadi

PSP-Euskadi

PSP - Euskadi bai pertsona juridikoek, bai babesleek, bai legezko ordezkariek, baita esku-hartzaile bereziek ere parte diren prozeduren espediente judizialean, jakinarazpen telematikoetan eta idazkien aurkezpenean sartzeko eskuragarri duten duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago.

Funtzionalitate nagusiei dagokienez, hauek eskaintzen ditu:

  • Idazkiak telematikoki aurkeztea.
  • Espediente judizial digitalen izapidetze-egoerara eta xehetasunetara sartzea.
  • Egiteke dauden jakinarazpenen eta espediente-egoeren eguneratzeen abisuak.
  • Jakinarazpen eta komunikazio telematikoak kontsultatzea eta deskargatzea.
  • Espedienteen bisten grabazioetara sartzea.

PSP-Euskadin sartzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitalaren bidezko identifikazio elektronikoa: PSP - Euskadi atarirako sarbidea (leiho berri batean irekitzen da)

Nork erabili dezake?

Baliozko ziurtagiri digitala duten pertsona juridikoak.

Baldintza teknikoak

Beharrezkoa da Interneterako konexioa eta Google Chrome nabigatzailea duen PC ekipo bat izatea. Txartel kriptografikoan ziurtagiria duen Macintosh ekipoa izanez gero, Mozilla Firefox nabigatzailea eduki beharko da.

Ziurtagiri digitala

PSP - Euskadik ziurtagiri digitalaren bidez sartzeko metodo bat erabiltzen du. Horregatik, beharrezkoa da sinadura aitortuaren ziurtagiri digitala izatea. Honako esteka hauetan, ziurtatutako motetarako behar diren instalazio- eta konfigurazio-gidak daude:

Ohar teknikoak

Esteka honetan ohar tekniko guztiak kontsultatu ditzakezu: Ohar teknikoen bilatzailea