Menu
Bilatu
  • 2024/04/19
  • 12:29:02
justizia.eus

Ba al zenekien JustiziaEus atarian ehunka inprimaki eta eredu eskuragarri dituzula Justizia Administrazioarekin dituzun harremanak errazteko?

Argitalpen-data: 

Zerbitzuak eta izapideak kategoriako Inprimakiak atalak 200 eredu eta inprimaki baino gehiago ditu, herritarren eta Justizia Administrazioaren arteko harremana arinagoa izan dadin. Organo judizialetan (jurisdikzio zibilean, lan-arloko jurisdikzioan, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eta zigor-arloko jurisdikzioan -adingabeen prozesuak barne-) ez ezik, Erregistro Zibilean ere (adibidez, Espainiako nazionalitatea eskatzeko edo seme-alaben jaiotza inskribatzeko) erabil ditzakezu.

Inprimakiak euskaraz eta gazteleraz daude. Horrela, bai profesionalek baita gainontzeko herritarrek ere Justizia Administrazioarekin nahi duten hizkuntza ofizialean jarduteko eskubidea bermatzen da.