Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak EAEko 2022ko EHAA-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako legeen memoria eskuragarri jarri du herritar guztientzat. Hauek dira han jasotako arauak:
· 1/2022 LEGEA, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.
· 2/2022 LEGEA, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.
· 3/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Sektore Publikoarena.
· 4/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzkoa.
· 5/2022 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena.
· 6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.
· 7/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena.
· 8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.
· 9/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa.
· 10/2022 LEGEA, azaroaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematen diona Vitoria-Gasteizko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa integratzeko.
· 11/2022 LEGEA, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena.
· 12/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kable Bidezko Garraioarena.
· 13/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kiroleko dopinaren aurkako Legea bigarren aldiz aldatzekoa.
· 14/2022 LEGEA, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena.
· 15/2022 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
Memoria TMX formatuan dago, zure ordenagailuan erraz deskarga dezazun. Horrez gain, artxiboa irekitzeko Wordfast, Trados, Transit, Dèja-vu edo antzeko programa beharko duzu.
Gogoan izan, dena den, IZOk egindako itzulpenak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dela eskaintzen.