Menu
Bilatu
  • 2024/04/25
  • 13:04:41
justizia.eus

Euskadiko Justizia Administrazioaren web atari berriak

Argitalpen-data: 

Euskadiko Justizia Administrazioak bere irudia berritu du, atari publikoaren eta egoitza judizial elektronikoaren diseinu berria aurkeztuta.

Hobekuntzaren helburu nagusia webgunearen erabilgarritasuna eta komunikazioa hobetzea izan da, bai eta herritarrei eta justizia-arloko profesionalei informazioa eskuratzeko aukera erraztea ere.

Hori lortzeko, honako ezaugarri hauek hartu dira kontuan:

  • Erabilgarritasuna: nabigazio-sistema erraz eta intuitiboa.
  • Irisgarritasuna: diseinu irisgarria erabiltzaile mota guztientzat, edozein ikusmen-urritasun, urritasun kognitibo edo tekniko izan dezaketen pertsonentzat barne.
  • Sinplizitatea: web-atari erraza, argia eta garbia; elementu erredundante eta dekoratiborik gabea, nabigazio-sistema errazak erabiliz.
  • Egokigarria: diseinu arin eta malgua, pantaila-tamaina guztietan eta edozein motatako gailu mugikor, tablet edo mahai gainekoetan funtzionatzen duena.
  • Konsistentzia: diseinu homogeneoa eta koherentea atarietan eta sekzioetan, konpresioa eta erabilgarritasuna errazteko.

Atari berrien argitalpena ekainaren 27an gauzatuko da, 20:00etan. Zerbitzuaren etetea 23:00etara arte luzatuko da.