Inskripzioa haurra jaio den ospitaletik egiten baduzu, hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar duzu:
Haurrak Euskadiko ospitale publiko guztietatik inskribatu daitezke. Horrela jasota dator uztailaren 13ko 19/2015 Legean, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoan .
Haurra Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian inskribatzeko aukera ere badago. Kasu horretan, bi aukera daude:
- Haurra jaio den udalerrian bertan erregistratu nahi baduzu, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu: Mediku-ziurtagiria, edo emaginarena, edo erditzean lagundu duen osasun-laguntzaile teknikoarena. Bananduta bazaude eta inskribatu nahi duzun haurraren aitarekin ezkondu ez bazara, aipatutako dokumentuez gain, dibortzio-epaia ere aurkeztu behar duzu.
- Haurra bi gurasoak erroldatuta zaudeten udalerrian inskribatzen baduzu, guraso biak elkarrekin bertaratu beharko zarete eta, aipatutako dokumentuez gain, beste hauek ere aurkeztu beharko dituzue:
Inskripzioa ospitaletik egiten bada, aitak, amak edo gurasoek ezean, gertuko senide batek edo beste norbaitek egin dezake; beti ere, adinez nagusia bada eta jaiotzaren lekuko izan bada. Besteak beste, honako pertsona hauek eska ezakete inskribapena: ospitaleko, klinikako eta erakunde sanitarioko zuzendaritzak, erditzean egon den sendagile edo sanitarioak, baldin eta erditzea erakunde sanitario batetik kanpo izan bada. Horretarako, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
Jaiotza-inskripzioa ezin izango da ospitaletik telematikoki egin hurrengo kasuetan:
Inskripzioa Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egiten baduzu, bi aukera daude:
- Jaiotza gertatu den udalerrian inskribatzen baduzu:
- Bi gurasoak erroldatuta dauden udalerrian erregistratu nahi bada, izapidea elkarrekin egin beharko da.
Haurra jaiotzen denetik 72 ordu dituzu jaiotza-inskripzioa ospitaletik egiteko.
Ospitalean egiterik izan ez baduzu, hamar eguneko epea daukazu Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian jaiotza inskribatzeko. Epea 30 egunera arte luzatu daiteke, baldin eta bidezko arrazoiren bat egiaztatzen baduzu.
Ospitalean edo haurra jaio den edo bi gurasoak erroldatuta zaudeten udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu ahal duzu.
Aurrez aurre joan behar baduzu Erregistro Zibil batera hitzordua eska dezakezu:
Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez jaso dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.
Inskripzioa ospitaletik egiten baduzu, egiaztagiri bat emango dizute, eta ondoren, posta arrunt bidez edo posta elektronikoz jaiotza-ziurtagiria jasoko duzu.
Inskripzioa Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egiten baduzue jaiotza-ziurtagiria emango dizute.
Jaiotza erregistratu ondoren jaiotza-ziurtagirian akatsen bat dagoela antzematen baduzu, jaiotza inskribatu duzun Erregistro Zibilean akatsa zuzentzeko espedientea abiarazi beharko duzu, eta akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Izapide hori egin ondoren, Erregistro Zibilak akatsa zuzenduko du eta jaiotza-ziurtagiria eguneratutako datuekin bidaliko dizu.
Izena aukeratzeko mugak daude. Kontsultatu informazio guztia izen-abizenen atalean.
Jaiotza ezin izan bada aurreikusitako epeetan inskribatu (gehienez, jaio ondorengo 30 egunen barruan), bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean espediente bat izapidetu beharko duzu. Espedientea egiteko eta pertsona legez existitzen dela erakusteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu:
Atzerriko haurra adoptatu baduzue, jaiotza-inskripzioa egin eta orri-bazterrean nazioarteko adopzioa dela jasotzen duen oharra jarri behar da. Aurrez aurreko izapidea da eta adoptatzen duen norbanako edo bikotearen bizilekuari dagokion Erregistro Zibilean egin behar da. Adoptatutako pertsonak inskribapena eska dezake ere, adinez nagusia bada edo emantzipatuta badago.
Prozedura hurrengoa da: lehendabizi inskripzio biologikoa egiten da eta orri-bazterrean nazioarteko adopzioa dela jasotzen duen oharra idazten da. Ondoren, inskripzio biologikoa ezeztatu eta adopzioa inskribatzen da (horrela, adingabearen pribatutasuna babesten da).
Izapidea egiteko, Erregistro zibilera joan eta inprimakia eskatu behar da. Horren ostean, bikotea bazarete, biak joan beharko duzue dokumentazioa eramatera eta sinatzera. Une horretan, jaiolekutzat gurasoaren/gurasoen egoitza edo haurraren jaioterria jarri behar da. Adoptatutako haurraren izena aldatu daiteke ere. Zenbait kasutan izena adopzio-epaian jasota dago, beste batzuetan, berriz, epaitegian eska daiteke.
Dokumentazio guztia eraman ostean, Erregistro Zibilera berriz itzuli beharra dago, inskripzioaren datu guztiak zuzenak direla egiaztatzeko. Orduan, gurasoetako bat joatea nahikoa da. Guztia zuzen badago, adopzioaren inskripzioa jaso daiteke.
Nazioarteko inskripzioa egiteko hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar da:
Lesbiana-bikotea bazarete eta lagundutako giza-ugalketa prozesu bidez jaiotako seme edo alaba Erregistro Zibilean inskribatu nahi baduzue, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideko Sailaren informazioa irakurtzea gomendatzen dizuegu: Berdindu . Hori bai, aintzat har ezazue ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna zehazteko ez dela beharrezkoa ama ezkonduta egotea edo haurdun egon ez denak ondoren adoptatzea.
Jaiotza-inskripzioei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Ezkontza juduen edo Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioko ezkontzen kasuan, ezkontzeko gaitasuna aitortzen duen autoarekin amaitzen den aldez aurreko espediente bat egin beharko duzu . Ezkontza islamiarra bada, orduan ere gomendagarria da izapide hori egitea, baina, ez nahitaezkoa. Espedientea egindakoan, sei hilabeteko epea daukazu ezkontzeko.
Ezkontide bietako bat espainiarra bada edo ezkontza egin ostean espainiar nazionalitatea eskuratzen badu:
Espedientea izapidetzen den bitartean, informazio edo agiri gehiago eskatu diezazukete.
Kontuz! Atzerriko agiri guztiak (eleanitzak izan ezik) interprete ofizial batek gaztelaniara itzulita eta Hagako Apostillarekin legeztatuta egon behar dute.
Ez da beharrezkoa ezkontideak Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joatea ezkontza inskribatzera.
Ezkontza erlijiosoen kasuan, zuen senide batek erregistratu dezake ezkontza eta ezkontza-ziurtagiria jaso dezakezue.
Ezkontza zibila Epaitegian eginez gero, sinatzen den akta bera da inskripzioa; ezkontza zibila Udaletxean egiten den kasuetan, ordea, Erregistro Zibilak inskribatzen du bikotea.
Ezkondu zaren udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian. Atzerrian ezkonduz gero, Erregistro Zibil Zentralean inskribatu behar duzu.
Aurrez aurre joan behar baduzu Erregistro Zibil batera, hitzordua eska dezakezu:
Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez jaso dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.
Zuen ezkontza inskribatu ondoren, ezkontza-ziurtagiria izango duzu eskuragarri.
Ezkontza inskribatu ondoren ezkontza-ziurtagirian akatsen bat ikusiz gero, datu okerrekin inskribatu den pertsona erroldatuta dagoen Erregistro Zibilera joan beharko duzue bi ezkontideek, zuen NAN edo pasaporteekin. Akatsa entregatutako dokumenturen bat transkribatzean gertatuz gero, zuzenketa berehala egingo da eta egun bateko edo biko epean zuzendutako ezkontza-ziurtagiria lortuko duzu. Akatsa amaren edo aitaren izenarekin lotuta baldin badago, adibidez, informazio hori ziurtatzeko beste dokumentu batzuk eskatu beharko dira (gurasoen jaiotza-ziurtagiria). Hortaz, baliteke akatsa zuzentzeko pare bat egun behar izatea.
Ezkontza-inskripzioei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Ehorztetxeak izaten du dokumentazio hori eta, orokorrean, ehorztetxeak berak aurkeztu ohi du, hildakoaren bizitokiaren arabera dagokion Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.
Senide batek egin dezakeen arren, orokorrean, ehorztetxeak egin ohi du izapide hori, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian, familiaren ordezkari gisa.
Heriotzaren ondorengo 24 orduetan. Heriotza gertatu den udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar duzu.
Aurrez aurre joan behar baduzu Erregistro Zibil batera, hitzordua eska dezakezu:
Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez jaso dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.
Heriotza unean bertan inskribatuko dugu.
Heriotza inskribatu ondoren heriotza-ziurtagirian akatsen bat dagoela antzematen baduzu, heriotza jaso duen Erregistro Zibilean akatsa zuzentzeko espedientea abiarazi beharko duzu, eta akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Datuak jasotzerakoan gertatutako grafia-akats bat bada, akatsa berehala konponduko dute eta heriotza-ziurtagiria emango dizute, akatsa zuzenduta duela. Antzemandako akatsa hildakoaren NANean edo beste edozein dokumentutan ere agertzen delako gertatu bada, akatsa zuzentzeko zenbait izapide egin beharko dira, esaterako, jaiotza-ziurtagiria izapidetzea. Hortaz, prozesuak egun batzuk iraun ditzake eta epe hori igaro arte ezingo dizute zuzendutako ziurtagiria itzuli.
Gaur egun, heriotza-ziurtagirietan ez da heriotzaren kausa jasotzen. Hortaz, kausa hori egiaztatu behar baduzu, mediku-ziurtagiria eskatu beharko duzu. Ziurtagiri hori heriotza erregistratu den Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian gordetzen da zenbait egunetan eta, ondoren, Estatistika Institutu Nazionalera (INE) bidaltzen da. Hortaz, ziurtagiri hori behar baduzu, jar zaitez EAEko Estatistika Institutu Nazionaleko ordezkaritzekin harremanetan.
Heriotza-inskripzioei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Azken aldaketako data: