Aurretiko-hitzordua
- Organo Judizialak, Fiskaltzak eta Zerbitzuak
- Izapideak Erregistro Zibilean
- Orientazio Juridikoko Zerbitzua
- Lan-harremanetako gradudunen elkargoak / Lan-arloko orientazio juridikoa
Organo Judizialak, Fiskaltzak eta Zerbitzuak
Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko aplikazioaren bitartez hurrengo zerbitzuetan hitzordua eskatu dezakezu: Organo Judizialak, Zerbitzu Erkideak, Epaitegi Dekanoa, Arreta eta Informazioa, Partikularrek idazkiak aurkeztea, Apud acta Ahalordeak, Doako Justizia eskaerak, Fiskaltzak, Gobernu Idazkaritza (apostillak) eta Lantalde Psikosozialak.
Izapideak Erregistro Zibilean
Zure izapidea egiteko Erregistro Zibilera joatea ezinbestekoa bada, behar duzun dokumentazio guztia daukazula egiaztatu ezazu. Erregistro Zibileko aurretiko hitzordu zerbitzuaren atalean informazio-orriak eta inprimakiak dituzu; era horretara, aldez aurretik beteta eraman ditzakezu, beti ere, eskatu behar duzun hitzorduaren arabera.
- Bilbo, Donostia edo Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibilarekin ordua eskatzeko
- Gainerako Erregistro Zibilekin ordua eskatzeko
Gogoratu: Erregistro Zibileko zenbait izapide online egin daitezke:
- Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiria eskatu (JustiziaEus - bidalketa posta arrunt bidez).
- Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskatu
(Justizia Ministerioa - izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin).
- Espainiako nazionalitatea egoitzagatik eskatu
(Justizia Ministerioa - izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin).
Orientazio Juridikoko Zerbitzua
Euskadin doako laguntza juridikoa eskatzeko hitzordua eskatu behar da, bai Aurretiko hitzorduaren Zerbitzuaren bidez, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefonoen bidez.
Lan-harremanetako gradudunen elkargoak / Lan-arloko orientazio juridikoa
Euskadiko Lan-harremanetako gradudunen Elkargo batean lan-arloko orientazio juridikoa eskatzeko, aldez aurretik hitzordua online eskatu behar da, aurretiko hitzordu zerbitzuaren bitartez.
Azken aldaketako data: