Identifikazioa eta sinadura elektronikoa
Nahitaezkoa da beti identifikatzea?
Ez. Egoitzaren hasierako orrira sar zaitezke identifikatu beharrik gabe, baina zure autentifikazioa eskatuko da izapide elektroniko batzuetan sartzeko, adibidez, Herritarren edo Profesionalen Gunera(Avantius-PSP) sartzeko.
Sinadura eta onartutako ziurtagiri elektronikoak
Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoak eskaintzen dituen zenbait izapide eta zerbitzutara sartzeko zure nortasuna egiaztatu behar duzu. Horretarako, Egoitzan onartutako ziurtagiri elektroniko bat eduki behar duzu.
Ziurtagiri elektronikoa pertsona fisiko zein juridikoaren izaera egiaztatzen duen dokumentua da. Dokumentu horrek elektronikoki sinatzea ahalbidetzen duen gako publiko bat esleituta dauka. Ziurtagiri bakoitzak serie-zenbaki bakarra du eta balio-denbora zehatza du.
Ziurtagiri elektronikoa horretarako gaitasuna duen erakunde batek igorri behar du; erakunde horri modu ezberdinetan dei dakioke, hala nola ziurtapen-agintaritza edo ziurtapen-zerbitzuen emailea.
Ziurtapen-zerbitzuen emaileak pasahitz publikoa sinatzailearekin lotuko du eta bere nortasuna egiaztatuko du (6/2020 Legea, azaroaren 11koa, Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzekoa ).
Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoak onartutako ziurtagiri digitalak
- IZENPE (sinadura elektronikoaren ziurtagiriak igortzen dituen euskal enpresa).
- FNMT (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala, ziurtapen-zerbitzuen emailea).
- NAN elektronikoa (NAN 3.0k ziutagiri elektronikoa bere baitan dakar).
- ACA (Abokatuen Ziurtapen-agintaritza). JustiziaSip-eko profesionalen eremurako bakarrik.

Zure sinadura eta ziurtagiria onartuta daudela egiaztatzeko jo Izenperen identifikazio elektronikoko bitarteko ezberdinak kudeatzeko, probatzeko eta eskatzeko plataformara .
Bestelako kredentzialak
Ziurtagiri digitalez gain, Egoitza Judizial Elektronikoan eskaintzen diren hainbat zerbitzu eskuratu daitezke Cl@ve bidez . Cl@ve identifikazio elektronikoko sistema bat da, eta administrazio publikoen zerbitzuetara Internet bidez sartzeko aukera ematen du.
Cl@ve sistemak duen berritasun nagusia sinadura elektronikoa ziurtagiri elektroniko zentralizatuen bidez egiteko aukera da, hau da, Administrazio Publikoak gorde eta zaintzen dituen ziurtagiri elektronikoen bidez.
Ziurtagiri zentralizatu edo "hodeiko ziurtagiri" horiei esker, herritarrek dokumentu elektronikoak sina ditzakete Interneterako konexioa duen edozein gailutatik, inolako ekipamendu gehigarririk gabe.
Cl@ve sinadurari buruzko informazio gehiago kontsultatu:
- Cl@ve lortzeko eta erabiltzeko moduari buruzko laguntzaile birtuala . Zalantzarik izanez gero, bidali zure kontsulta .
- Arazo informatikoetarako: Web formularioa | Txat -a | Twitter | Telefonoa 060







