Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 12:47:43
justizia.eus

Lekukoei ordaintzea epaiketara joateagatik

Aurrez aurreko izapidetza

Aurrez aurre eskatu nahi baduzu dagokion epaitegian honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

  • Justizia Administrazioaren Letraduaren ziurtagiria edo lekukotza. Dokumentu hau epaiketa edo ikustaldia amaitzean eska dezakezu.
  • NANaren fotokopia.
  • Dokumentu hau behar bezala beteta: Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko formularioa (leiho berri batean irekitzen da) . Administrazioko EATetako bulegoetan ere eska dezakezu.
  • Gastuen jatorrizko egiaztagiriak (garraio publikoa, autobidea, bazkaria, hotela...).

Izapidetza elektronikoa

Une honetan ezin da eskaera telematikoki egin. Aurrez aurre nola egin jakiteko informazioa Aurrez aurreko izapidetza atalean aurki dezakezu.

Informazio gehiago

Izapideak honako kasu hauei egiten die erreferentzia: epaiketa zigor-arloan egiten denean eta pertsona horri Ministerio Fiskalak zitazioa egin dionean edo instrukzioan zehar epaitegiak deitu dienean.

Arlo zibilean lekuko gisa jardun duenak ezingo dio Administrazioari kalte-ordaina eskatu bere esku-hartzea alderdi batek eskatu duelako, eta, beraz, alderdietako batek ordaindu beharko ditu gastuak.