Menu
Bilatu
  • 2024/04/25
  • 23:19:02
justizia.eus

Gordailuak eta kontsignazio judizialak

Aurrez aurre izapidetu

Epaitegiko kontuan gordailua edo kontsignazioa egiteko, Banco Santanderreko bulego batera joan zaitezke, eskudirutan sartu dezakezu Banku bereko kutxazain automatiko baten bidez, edo banku-transferentzia bat egin dezakezu.

Enkante batean parte hartzeko gordailua sartu nahi baduzu, berriz, telematikoki egin behar duzu Enkante Judizialen Atari Bakarraren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

Zer behar duzu?

Banco Santanderren bulego batean dirua sartzea

Dirua Bancon Santanderren edozein bulegotako Gordailu eta Kontsignazio Judizialen kontuan sar dezakezu (Epaitegia dagoen herrian Bancon Santanderrek ez badu bulegorik, erakunde laguntzailean sartu dirua).

Kontuan sartu beharreko diruarekin, tituluarekin edo balorearekin batera, 3 orri autokopiagarri dituen arrosa koloreko inprimakia aurkeztu behar duzu, Dirua sartu izanaren agiria izenekoa.

Inprimakia banku-bulegoan bertan edo Epaitegian eska dezakezu.

Arreta handiz bete prozedurari dagozkion digituak eta zure datu pertsonalak. Saiatu ahalik eta datu osoenak eta zehatzenak ematen (garrantzitsua da, noizbait zurekin harremanetan jarri beharra izanez gero). Prozedurari dagozkion digituak Epaitegian emango dizkizute.

Sarrera-egiaztagiriaren alea txukun-txukun gorde beharko duzu, bankuak behar bezala zigilatu eta ziurtatuta, horixe baita emango zaizun sarrera egin izanaren froga bakarra, eta akatsen bat edo desadostasunen bat gertatuz gero aurkeztu beharko duzuna.

Honako bideak dituzu dirua sartzeko:

  • Dirutan: honako monetak onartzen dira: EUROA (EUR) edo eurora bihur daitezkeen honako moneta hauetatik edozein: dolar australiarra (AUD), dolar kanadarra (CAD), franko suitzarra (CHF), koroa daniarra (DKK), libera esterlina (GBP), yen japoniarra (JPY), koroa norvegiarra (NOK), koroa suediarra (SEK), dolar estatubatuarra (USD) eta dirham marokoarra (MAD). Baneston kontua badaukazu, eskatu diru-sarrera zuzenean zure kontutik egin diezazutela, aldez aurretik dirua atera beharrik izan gabe.
  • Banku-txeke edo txeke adostu bidez: txekea dirua sartzeko agindu dizun Epaitegiaren edo Auzitegiaren izenean jarri behar da. Banku-erakundearen (Banco Santander) izenean ere jar daitezke txekeak.

Ez da eramailearentzako txekerik onartuko, ezta kontu korronteen txekerik edo atzerrian egindako txekerik ere (horren moneta edozein dela ere), nahiz eta EBko herrialdeetakoak izan. Eurotan (EUR) egindako banku-txekeak edo txeke adostuak bakarrik onartuko dira eta Espainiako Konpentsazio Sisteman parte hartzen duten Espainian kokatutako erakundeek jaulkiak izan behar dute.

Txekeak ez du "Dirua sartu izanaren agiria" inprimakia betetzeko eginbeharretik salbuesten.

Banco Santanderren kutxazain automatiko batean dirua sartu

Ordainketa  eguneko 24 ordutan egin dezakezu, asteko edozein egunetan, Banco Santanderren bulegoetako kutxazain automatikoetan.

Kasu horretan ez duzu “Diru sarreran egiaztagiria” bete behar.

Hurrengo informazioa eman behar duzu:

  • Kontu-espedientearen zenbakia.
  • Diru sarrera egitera behartuta dagoen norbanakoaren abizenak, izena, dokumentu mota eta zenbakia eta telefono zenbakia.
  • Kopurua, zenbakitan.

Kutxazain automatikoaren bitartez 1.000 eurotik beherako diru sarrerak bakarrik egin daitezke, billetetan (ez du txanponik onartzen). Gainera, ez ditu ez 200 ez 500 euroko billeteak onartuko.

Kutxazain automatikoak dirua itzultzen du (txanponak zein billeteak), baina itzultzeko diru-kantitate muga du: 50 euro. 

Banku-transferentzia

Diru-sarrera banku-transferentzia bidez egin dezakezu, Banco Santander ez den beste banku erakunde batean irekitako kontu korronte batetik:

Horrelakoetan, ez dago "Dirua sartu izanaren agiria" bete beharrik.

Dirua prozedurak berekin dakarren espediente-kontu batera transferentzia bidez sartzeko, hurrengoa egin behar duzu:

  • 20 digituz osatutako kontu zenbakira transferentzia egin behar duzu. Hauek dira 20 digituak:

Bankuaren kodea: 0049
Sukurtsalaren kodea: 3569
Kontrol-zenbakia: 92
Kontuaren zenbakia: 0005001274

I.B.A.N: IBANES55 0049 3569 9200 0500 1274

  • Agindu-emailearen eremuan, dirua sartzeko betebeharra duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren izena edo sozietate-izena, eta bere IFZ/IFK adierazi behar dira.
  • Onuradunaren eremuan, diru-sarrera egiteko agindua eman duen Epaitegiaren edo Auzitegiaren izena jarri behar da.
  • Oharrak edo Transferentziaren kontzeptua eremuan, prozedurari dagozkion 16 digituak eta sarrera zein kontzeptutan egiten den adierazi behar dira.

Oso garrantzitsua: prozedurari dagozkion 16 digitu horiek bloke bakarrean idatzi behar dira, bata bestearengandik bereizteko inolako zuriunerik eta karaktererik gabe. Jarraian, zuriune bat utzi eta diru-sarreraren kontzeptua adieraz dezakezu.

Hamasei digituak idazten ez badituzu, akatsen bat egiten baduzu edo behar ez den tokian idazten badituzu, transferentzia ez da iritsi behar duenarengana iritsiko, espediente judiziala identifikatu ahal ez izateagatik atzera botako baita.

Adibide zuzena

2345000005023498 Manuel Fernándezen nomina-atxikipena

Adibide okerra

Manuel Fernándezen nomina-atxikipena Exp.: 2345-0000-05-234-98

Transferentzia Banco Santanderreko zure kontutik egin nahi izanez gero, Bancon Santanderren banka elektronikoa (Supernet (leiho berri batean irekitzen da)) ere erabil dezakezu. Horretarako, prozedurari dagozkion 16 digituak eta prozeduraren kontzeptua adierazi behar dituzu. Eragiketa hori egiteko xehetasunak jakiteko, jarri harremanetan bankuarekin.

Gordailu eta kontsignazio judizialen kontuei dagozkien eragiketa asko egiten dituzten enpresa handientzat, aseguru etxeentzat eta antzekoentzat, Banco Santander taldeak transferentzia masiboak egiteko prozedura bat dauka definituta (Espainiako Bankuen Elkartearen 34. koadernoan oinarrituta prestatua).

Noiz eta non eskatu

Dirua epaitegiak hala eskatuta sartu behar baduzu, mezuan bertan azalduko da hori egiteko duzun epea.

Dirua enkante judizial batean parte hartzeko sartu behar baduzu, enkantearen eguna baino lehen egin beharko duzu.

Banco Santanderren (zerbitzua esleitua duen erakundean) aurkeztu behar duzu, Justizia Ministerioaren "Gordailu eta Kontsignazio Kontuan".

Informazio gehiago

Ordainketa, gordailu eta kontsignazio judizialei buruz indarrean dagoen araudia

Gaur egun irailaren 16ko 1273/2011Errege Dekretua (leiho berri batean irekitzen da) dago indarrean. Dekretu horren bidez, apirilaren 21eko 467/2006 Errege Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), eskudirutan eginiko gordailuak eta kontsigna judizialak, efektuenak edo baloreenak arautzen dituena, aldatzen da. 

Era berean, beharrezkoa da apirilaren 4ko JUS/1623/2007 Aginduan (leiho berri batean irekitzen da) ezarritakoari ere erreparatzea. Agindu horren bidez onartu ziren 467/2006 Errege Dekretuak araututako diru-sarrerak egiteko inprimakien ereduak, ordaintzeko aginduak eta transferentzia aginduak.

Informazioa jasotzeko eskubidea

467/2006 Errege Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) arabera, diru-sarrera judizialak egin behar dituzten herritar guztiek dute dirua sartzeko moduari eta baldintzei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea eta funtzionarioek, berriz, informazio hori eskaintzeko betebeharra. Hortaz, dagokion organo judizialari eskatu ahal izango dizkiozu Gordailu eta Kontsignazio Judizialen kontuaren zenbakia, eta baita kontu horri lotutako espediente-kontuaren zenbakia ere.

Azken aldaketako data: