Menu
Bilatu
  • 2024/04/19
  • 15:07:33
justizia.eus

Zigor-aurrekarien ziurtagiria

Izapidetze elektronikoa

Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:

Aurrez aurre edo posta arrunt bidez eskatzeko:

  • 790 inprimakia (leiho berri batean irekitzen da) (jaitsi ezazu inprimakia Justizia Ministerioaren Egoitza Judizial Elektronikotik) bete behar duzu. Gogoratu: inprimakiak ezin dira fotokopiatu, eskaera bakoitzak zenbaki-kode propioa baitu.
  • Betetako inprimakia Zerga-agentziaren laguntzaile den finantza-erakunde (leiho berri batean irekitzen da) batera eraman (gehienak laguntzaileak dira) eta tasa ordaindu behar duzu. Banku elektronikoaren bitartez ere ordaindu dezakezu, baldin eta Zerga-erakundearen laguntzaile diren finantza-erakundeetan kontu irekia baduzu eta sinadura elektronikoa badaukazu.
  • Finantza-erakundeak emandako kopia leihatilan aurkeztu edo postaz bidali behar duzu.
  • Interesduna zu bazara, zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.

Posta arruntaz eskatu behar baduzu, eskatutako dokumentazioarekin batera, aurre-ordaindutako kartazal bat bidali behar duzu -espres posta edo mezularitza enpresa batekoa-. Kartazalean bidalketa-helbidea idatzi behar duzu.

Non eskatu

Aurrez aurre edo posta arrunt bidez:

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu ziurtagiria bertan emango dizute edo, ezinezkoa bada, 24 ordu geroago eskuragarri izango duzu. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.

Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko.

Ziurtagiria behar ez baduzu baina zure aurrekariak kontsultatu nahi badituzu

Zure nortasuna egiaztatu behar duzu eta tasarik ordaindu gabe zuri buruzko datuak ikusteko eskubidea daukazu.

Ziurtagiri digitala baduzu, gobernu zentralak herritarren zerbitzura duen Herritarren Karpetan (leiho berri batean irekitzen da) zure zigor-aurrekari eza kontsultatu dezakezu, tasarik ordaindu Gabe.

Ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu

Elektronikoki emandako ziurtagiriak Egiaztapen Kode Segurua izeneko zenbaki bat du, egiazkotasuna bermatzen duena. Baliozkotasuna egiaztatzeko, Zigor Aurrekarien ziurtagiri elektronikoaren Egiaztatze Zerbitzuan ziurtagiria (leiho berri batean irekitzen da) egiaztatu dezakezu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.

Tasa atzerrian ordaindu behar baduzu

Banku elektroniko sistemarik ez baduzu, ziurtagiria eskatzen duzun herrialdean dagoen Zerga Agentziarekin lan egiten duen espainiako finantza-erakunde batera jo behar duzu, edo bestela banku-transferentzia bat egin dezakezu Justizia Ministerioaren diru-sarrera kontuan:

ERAKUNDEA: BBVA
KONTUAREN TITULARRA: Ministerio de Justicia - Cuenta Restringida Recaudación Tasas Extranjero
KONTUAREN TITULARRAREN IFZ ZK.: S-2813610-I
BANKU-KONTUAREN IBAN EDO NAZIOARTEKO KODEA: IBAN ES62 0182 2370 4202 0800 0060
BBVAren BANKUAREN IDENTIFIKAZIO KODEA: BBVAESMMXXX

Eskaera atzerritik posta arrunt bidez bidali nahi baduzu

Informazio guztia Herritarren arreta zerbitzuaren Bulego Nagusira bidali behar duzu, zigor- arloko bulegora, Justizia Ministeriora. Calle Bolsa, 8. 28012, Madrid.

Zure ziurtagiria atzerrian erabiltzeko bada

Ziurtagiria legeztatu behar duzu. Dokumentua zein herrialdetarako nahi duzun adierazi behar duzu (legeztatze bakarra edo Hagako apostilla). Hala ere, 2019ko otsailaren 16tik, Europar Batasunetik kanpoko herrialde baterako bada, zigor-aurrekarien ziurtagiri negatiboek eta Erregistro Zibilek eta kontsulatuek igorritako dokumentuak ez dira apostilla bidez legeztatu behar.

Azken aldaketako data: