Menu
Bilatu
  • 2026/10/ 2
  • 11:09:46
justizia.eus

Dokumentuak egiaztatu (EKS)

Erregistro Zibileko dokumentuak egiaztatu

Erregistro Zibileko dokumentu elektronikoen hartzaile diren organismo, entitate edo hirugarrenek haien baliozkotasuna egiazta dezakete atal honen bidez. Horretarako, dokumentuak duen Egiaztatze Kode Segurua idatziz jaso behar dute.

Izapide honetan sartzeko EZ da beharrezkoa Clave bidez identifikatzea. Egiaztatu nahi den dokumentu elektronikoa ikusi eta deskargatu dezakete.

Egiaztapena Ministerioaren Egoitza Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) egingo dute.

Apostilladun dokumentua egiaztatu

Apostillatu den dokumentuaren osotasuna egiazta daiteke, bai eta Apostilla elektronikoaren sinadura digitala ere, Ministerioaren Egoitza Elektronikoan. (leiho berri batean irekitzen da)

Apostillatutako dokumentu publikoa jaso duten hirugarrenek dokumentu horren sinadura edo osotasuna egiaztatu ahal izango dute izapide honen bitartez.

Bi zerbitzu horietara sartzeko beharrezkoa izango da apostillako dokumentuan agertzen diren elementu hauek ematea: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.

Baliozkotze hori euskarri elektronikoan egin diren apostillen kasuan bakarrik egin daiteke. Agintaritza eskudunek jatorrian paper-euskarrian digitalizatutako dokumentuen kasuan, beharrezkoa izango da sistemari agintaritza eskudunak emandako kopia elektroniko bera ematea.

Organo judizialen eta fiskaltzaren dokumentuen egiaztapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko organo judizialek eta fiskaltzak sortutako dokumentu elektronikoek Egiaztapen Kode Segurua (EKS) dute beren orrialdeetan, paperean inprimatutako dokumentuaren egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzeko.

Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzutik egiaztatu ahal izango duzu eskura duzun paperezko dokumentua bat datorrela Euskadiko Justizia Administrazioan agertzen denarekin. Haren benetakotasuna egiazta dezakezu honako esteka honen bidez: Dokumentua egiaztatu

OHARRA

EKS bat duen dokumentu bat baduzu eta kodea ES letrekin hasten bada eta haren data 2026/09/22a baino lehenagokoa bada, baliteke aurreko Prozesuen Kudeaketarako Sistemak (JustiziaBat) sortutako dokumentua izatea. Kasu horretan, egiaztapena honako zerbitzu honen bidez egin dezakezu: Dokumentua egiaztatu

Ikusi honako bideo hau prozesua pausoz pauso ezagutzeko:

Ikusi EKS dokumentuen egiaztapenari buruzko bideoa