Erabilgarri dauden zerbitzu eta izapideak
Herritarrentzako zerbitzu eta izapideak
PSP - Euskadi
Baliozko ziurtagiri digitala duten pertsona juridikoak sar daitezke PSP – Euskadi zerbitzuen atarira, Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:
- Online alta.
- Idazki abiarazle eta izapide-idazki mota guztien aurkezpen telematikoa, legeak gaitutako kasuetan.
- Organo judizialek legez gaitutako kasuetan egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
- Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) sarbide osoa, eta legez gaitutako kasuetan edo haien ordezkariei jakinarazitako dokumentazioa.
- Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
- Jasotako jakinarazpenen abisuak, zirriborroko idazkienak eta espedienteen egoeraren eguneratzeenak, besteak beste.
- Beste funtzionalitate batzuk (eskuz kontsultatu).
PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea
Aurretiko Hitzordu Zerbitzua
Eskatu hitzordua Euskadiko egoitza judizial batean sartzeko.
Izapidetze telematikoa - Aurretiko Hitzordu Zerbitzura sarbidea
Erregistro Zibileko izapideak eta zerbitzuak
- Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak: eskatu ziurtagiria online eta jaso ezazu postaz zure etxean.
- Izapidetze telematikoa eta aurrez aurrekoa - Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskatzeko zerbitzura sarbidea
- Bizi- eta egoera-agiria: bizirik zaudela eta zure egoera zibila egiaztatzen duen dokumentua eskatu ezazu.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Bizi- eta egoera-agiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
- Jaiotza-inskripzioa: jaioberria ospitaletik eta Erregistro Zibil zein Bake-epaitegitik inskribatu ezazu.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Jaiotza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Ezkontza-inskripzioa: inskribatu ezazu ezkontza Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian erlijiosoa edo zibila izan zein atzerrian ezkondu bazara.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Ezkontza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Heriotza-inskripzioa: heriotza inskribatu ezazu heriotza gertatu den herriaren Erregistro Zibil edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Heriotza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Ezkontza zibilaren eskaera: eskatu ezazu Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian ezkontza-espedientearen irekiera.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Ezkontza zibilaren eskaera zerbitzura sarbidea
- Izen-aldaketa: eskatu ezazu izen-aldaketa Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Izen-aldaketa zerbitzura sarbidea
- Deitura-aldaketa: eskatu ezazu deitura-aldaketa, abizenen ordena aldatzea, euskararen grafiara egokitzeko, etab. Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea- Deitura-aldaketa zerbitzura sarbidea
- Nazionalitatearen eskaera: ireki ezazu Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian nazionalitatea eskatzeko espedientea.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Nazionalitatea eskatzeko zerbitzura sarbidea
Erreklamazioak eta iradokizunak
Euskadiko Justizia Administrazioan aurkez itzazu zure erreklamazio edo iradokizunak.
Izapidetze aurrez aurrekoa eta telematikoa - Erreklamazio eta iradokizunen zerbitzura sarbidea
Zure izapideen egoera ikusi
Kontsultatu itzazu ziurtagirien eskaerak edo/eta aurkeztutako erreklamazio zein iradokizunen egoera.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - Zure izapideen egoera ikusteko zerbitzura sarbidea
EKS bitartez egiaztatzea
Egiaztatu ezazu zuk duzun paperezko dokumentua Justizia Administrazioak duenarekin bat datorrela.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - EKS bitartez egiaztatzeko zerbitzura sarbidea
Prozedura monitorioa eta munta txikiko hitzezko prozedura
Abokatu eta prokuradore gabe diru-kopuru bat judizialki erreklamatu ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Prozedura monitorioa eta munta txikiko hitzezko prozedura zerbitzura sarbidea
Apud acta ahalordea
Zure prokuradoreari ahalordea emaiozu epaiketa batean ordezkatu zaitzan.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - Apud acta ahalorde zerbitzura sarbidea
Doako Justizia
Eskatu ezazu doako laguntza juridikoa baldin eta eskakizunak betetzen badituzu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Doako justizia eskatzeko zerbitzura sarbidea
Enkante judizial elektronikoak
Enkante publiko batean parte hartu ezazu eta egin ezazu zure eskaintza elektronikoki BOEren enkanteen atariaren bitartez.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Enkante elektronikoen zerbitzura sarbidea
Salaketak
Aurkeztu ezazu salaketa bat Guardiako Epaitegian edo polizia-etxe batean.
Aurrez aurreko izapidetzea - Salaketak aurkezteko zerbitzura sarbidea
Babes-aginduak
Beharrezkoa baduzu, eskatu ezazu babes-agindu bat.
Aurrez aurreko izapidetzea - Babes-agindua eskatzeko zerbitzura sarbidea
Diru-sarrerak epaitegien kontuan
Epaitegiak kontsignazio judizialetarako erabiltzen duen bankuko kontuan gordailua egin ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Kontsignazio judizialen zerbitzura sarbidea
Zigor-aurrekarien ziurtagiria
Zigor aurrekariak dituzula edo ez dituzula egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu ezazu.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Zigor aurrekarien ziurtagiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
Zigor-aurrekariak ezereztea
Zure eskubidea da erantzukizun penala azkendu bada.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Zigor-aurrekariak ezereztea eskatzeko zerbitzura sarbidea
Izaera sexualeko delituen egiaztagiria
Adingabeekin lan egin ahal izateko eskatu ohi den egiaztagiria eskatu ezazu.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin eta aurrez aurrekoa - Izaera sexualeko delituen ziurtagiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
Judizioz kanpoko peritu-txostenak
Trafiko-istripu baten kalteak baloratzeko eska ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Judizioz kanpoko peritu-txostenak eskatzeko zerbitzura sarbidea
Biktimari laguntza
Delitu baten biktima izan bazara, aholkua eska ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea – Biktimari laguntza eskatzeko zerbitzura sarbidea
Hipoteka-bitartekaritza
Utzarazpena ekiditeko finantza-erakunde batekin zorra negoziatzen laguntzen dizun zerbitzura jo ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Hipoteka-bitartekaritza zerbitzura sarbidea
Ediktu Taula Judizial Bakarra
Kontsulta itzazu epaitegiek argitaratutako ediktu guztiak.
Izapidetze telematikoa - Ediktu Taula Judizial Bakarrara sarbidea
Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa
Mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma da.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora sarbidea
EpaiDigitala
Epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da.
Izapidetze telematikoa - EpaiDigitalara sarbidea
Profesionalentzako zerbitzu eta izapideak
PSP - Euskadi
Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez, PSP – Euskadi zerbitzuen atarian baliozko ziurtagiri digitala duten profesional eta esku-hartzaile bereziak (Administrazio Publikoak, Segurtasun Indar eta Kidegoak, perituak eta espediente judizial batean parte aktiboa edo pasiboa izan gabe jarduten duten beste batzuk) sar daitezke. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:
- Abiarazteko eta izapidetzeko idazki mota guztien aurkezpen telematikoa.
- Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) eta horien dokumentazio osorako sarbide osoa, ikustaldien grabazioak barne.
- Organo judizialek eta fiskaltzak egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
- Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
- Jasotako jakinarazpenen, zirriborro-idazkien eta aldeei egindako kopien kudeaketaren abisuak, eta espedienteen egoeraren eguneratzeak, besteak beste.
- Rol mota bakoitzaren beste funtzionalitate esklusibo batzuk (kontsultatu eskuz).
PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea
JustiziaSip
Egoitza Elektroniko Judizialaren bitartez JustiziaSip komunikazio elektronikoak kudeatzeko plataformara sar zaitezke. Plataforman profesionalentzako hurrengo zerbitzuak daude:
- Izapidetzeko idazkien aurkezpen telematikoa.
- Profesionalentzako sarbidea espedientearen izapidetze-egoerara.
- Espediente bateko ikustaldien grabaketak ikusteko aukera.
- Idazki bat itzultzen denean edo jakinarazpen berri bat bidaltzen denean espediente judizialari lotutako aldaketekin lotutako jakinarazpenak.
- Espediente baten egindako aldaketekin lotutako jakinarazpenak.
JustiziaSipera sartzeko ziurtagiri digital bidez digitalki identifikatu behar duzu - JustiziaSip komunikazio elektronikoen zerbitzura sarbidea .
JustiziaIkusBi
Zerbitzu honen bidez, espediente baten ikustaldien grabazioak bistaratu ahal izango dituzu. Horretarako, JustiziaSipen sartu behar duzu ziurtagiri digitalaz baliatuta - Ikustaldien grabaziotarako sarbidea JustiziaIkusBI bidez .
Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa
Mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma da.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora sarbidea
EpaiDigitala
Epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da.
Izapidetze telematikoa - EpaiDigitalara sarbidea