Biktimari laguntza
Aurrez aurreko zerbitzua
OHARRA: Osasun-krisia dela eta, datozen hilabeteetan Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joateko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, hurrengo doako telefonoaren bitartez:
900 400 028
Zer behar duzu
Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar.
Delitu baten biktima diren pertsona guztiek doan jo dezakete BLZra aholkularitza eskatzera.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik salaketa jartzea, jarri aurretik jo dezakezu Zerbitzura.
Nora jo
Biktimari Laguntzeko Zerbitzura zuzenean jo dezakezu, ez da beharrezkoa lehenik epaitegi batera joatea. Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon ditu bulegoak, Justizia jauregien alboan.
Kontsulta itzazu Biktimari Laguntzeko Euskadiko Zerbitzuen helbideak eta harremanetarako datuak.
Delitu motak
BLZk edozein motako delituren biktimei laguntzen die. Hasiera-hasieratik laguntza eta informazioa emango dizkizu, egitura judizialarekin eta, hala badagokio, gizarte-sarearekin zerikusia duen guztian.
Kontsulta ezazu Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren atalean laguntza hori zertan datzan.
Azken aldaketako data: