Menu
Bilatu
  • 2026/11/26
  • 16:39:51
justizia.eus

Epaidigitalari buruzko ikastaroak

Ikastaroen deskribapena

Profesionalentzako Gaitasun Digitaletako Prestakuntza Plana 2027ren barruan, Epaidigitalari buruzko ikastaro berri baterako izena emateko epea zabaldu dugu. Epaidigitala epaiketak eta jarduketa judizialak modu birtualean egiteko tresna da, eta parte hartzen duten eragileen arteko komunikazio arina eta segurua bermatzen du.

Prestakuntza hau plataformaren erabilera praktikoari eta bista telematikoen benetako kudeaketari begira dago: barneko eta kanpoko parte-hartzaileekiko konexioak eta saio birtualetako ohiko gorabeheren konponketa.

Nori zuzendua: Justiziako profesionalak

  • Zalantzaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi Profesionalentzako Arreta Zerbitzuari (PAZ):
  • sap@justizia.eus
  • 945 016 300

Zergatik da interesgarria parte hartzea?

Webex saio batera konektatzea
  • Gonbidapen-estekatik nola sartu (nabigatzailea, mahaigaineko aplikazioa edo mugikorra).
  • Audioa, mikrofonoa eta kamera aldez aurretik egiaztatzea.
  • Entzungailuak erabiltzearen garrantzia, oihartzunik ez izateko.
  • Leku isil eta ondo argiztatu batean kokatzea.
  • Interneteko konexio egonkorra (gomendioa: kablea edo wifi-seinale ona).
Webexen oinarrizko funtzioak
  • Kamera eta mikrofonoa piztea eta itzaltzea.
  • Hizlarien ikuspegia eta galeria-ikuspegia erabiltzea.
  • Pantaila edo dokumentuak modu seguruan partekatzea.
Ohiko arazoak konpontzea
  • Audioaren, konexioaren, pantaila partekatuaren edo aplikazioaren hutsegiteak.

Eskura dauden ikastaroak

Ekitaldi mota
Ikastaroak
Modalitatea
Online ekitaldia
Ikastaroaren hizkuntza
Gaztelania
Iraupena
Ordubete
Ordutegia
10:00etan

Izena emateko formularioa

Ekitaldi mota
Ikastaroak
Modalitatea
Online ekitaldia
Ikastaroaren hizkuntza
Gaztelania
Iraupena
Ordubete
Ordutegia
10:00etan

Izena emateko formularioa