Menu
Bilatu
  • 2024/11/ 5
  • 14:56:29
justizia.eus

Egoitzarekin lotutako araudia

Erkidegoetako eta Estatuko lege-testuak, Justizia Administrazioan bitarteko teknikoen, elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen dutenak. Justizia arlorako espresuki landutako testu hauek osatzen dute Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoa abian jartzeko arau-esparrua.

Estatukoa

42/2015 Legea, urriaren 5ekoa, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, aldatzen duena (leiho berri batean irekitzen da). Lege horrek ezarri zuen 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Justizia Administrazioan teknologia berriak mailaz maila ezartzeko derrigortasuna.

6/2023 Errege Lege Dekretuaren, abenduaren 19koa, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana betearazteko premiazko neurriak onartzen dituena justiziaren, funtzio publikoaren, toki-araubidearen eta mezenasgoaren arloan. (leiho berri batean irekitzen da)Lege horrek, Justizia Administrazioa eraberritzeko xedez, herritarrek eta profesionalek Justizia Administrazioarekin dituzten harremanetan bitarteko informatikoen erabilera ezartzen eta arautzen du.

Erkidegokoa

2016ko maiatzaren 19ko 18/2011 Ebazpena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko komunikazio telematikoei buruzkoa. Xedea, EAEko Bulego Judizialaren eta justiziako profesionalean arteko komunikazio telematikoen sistema (JustiziaSip) arautzea da.

Agindua, 2020ko uztailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez sortzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari dagokion egoitza judizial elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da).

Euskadiko Justizia Administrazioak ezarritako pribatutasun politikaren arabera, Egoitzan eskaintzen diren zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren datuak soilik eskatu zaizkie erabiltzaileei.

Web atari honetako datu pertsonalen babeserako berariazko informazioa kontsultatu dezakezu: araudia, datuen tratamendua eta norbanakoaren eskubideak.

Egoitza Judizial Elektroniko honetako eduki eta funtzionaltasun guztien aurkezpenak, eduki eta izapide guztien erabilgarritasuna bermatu nahi du norbanako guztientzat, norberak izan ditzakeen mugak edo erabilera-testuinguruak (teknologikoak edo ingurunekoak) barne.

Web atari honetako orriek WAI erakundeak (Web Accesibility Initiative) ezarritako erabilerraztasun irizpideak jarraitu dituzte. Web atari honetako erabilgarritasunari buruzko araudia kontsultatu dezakezu.