Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 11:06:31
justizia.eus

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria

Izapidetze elektronikoa

Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:

Aurrez aurre izapidetu

Aurrez aurre eskatzeko:

  • Zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena-: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.
  • Justizia Miniterioaren web atarian (leiho berri batean irekitzen da) eskuragarri dagoen Sexu-izaerako delituen ziurtagiri-eredua (leiho berri batean irekitzen da) behar bezala beteta.

Non eskatu

Aurrez aurre:

Zure eskaeraren eta deskargaren egoera kontsultatu

Ziurtagiria igorri ondoren, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez, ziurtagiriaren eskaeraren frogagirian dagoen eskabide-zenbakia sartuta, eskaeraren egoera kontsultatu eta ziurtagiria deskarga dezakezu.

Dokumentuen egiaztapena EKS

Ziurtagiri elektronikoak bere egiazkotasuna bermatzen duen Egiaztatze Kode Segurua izeneko zenbaki bat du. Baliozkoa dela egiaztatzeko Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren Sexu-izaera duten Delituen Ziurtagiri Elektronikoa Egiaztatzeko Zerbitzura (leiho berri batean irekitzen da) jo dezakezu.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.

Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko. 

Ziurtagiria atzerrian aurkezteko bada

Ziurtagiri hau Espainian adingabeekin lan egiteko igortzen den bakarra da; hala ere, beste herrialde batean aurkeztu behar baduzu, apostilla jarri edo legeztatu egin beharko duzu.

Enpresa edo erakunde publikoa bazara eta taldekatutako eskaera bat egin nahi baduzu

Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera taldeka egiteko aukera dago. Kasu horretan, eskaera enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan (leiho berri batean irekitzen da) aurkeztu behar da. Kontsultatu zer pausu eman behar diren eskaera taldekatua egiteko (leiho berri batean irekitzen da).