Menu
Bilatu
  • 2026/11/26
  • 16:39:51
justizia.eus

Ondasunak likidatzeko plataformari buruzko ikastaroak

Ikastaroen deskribapena

Profesionalentzako Gaitasun Digitaletako Prestakuntza Plana 2027ren esparruan, Ondasunak Likidatzeko Plataforma Elektronikoa (PLABI) erabiltzen ikasteko prestakuntza-ekintza berri baterako izena emateko epea zabaldu dugu. Atari publiko elektroniko hori Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoarekin (SEM) konektatuta dago, eta likidazioan dauden mikroenpresen aktiboak argitaratzeko aukera ematen du.

Prestakuntza honi esker, plataformaren funtzionamendua eta mikroenpresak likidatzeko prozedura berezietan nola aplikatzen den ezagutuko duzu, Konkurtso Legea erreformatzeko 16/2022 Legearen arabera.

Nori zuzendua: Justiziako profesionalak

  • Zalantzaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi Profesionalentzako Arreta Zerbitzuari (PAZ):
  • sap@justizia.eus
  • 945 016 300

Eskura dauden ikastaroak

Ekitaldi mota
Ikastaroak
Modalitatea
Online ekitaldia
Ikastaroaren hizkuntza
Gaztelania
Iraupena
30 minutu
Ordutegia
10:00etan

Izena emateko formularioa