Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 1
  • 18:03:15
justizia.eus

Ediktu Taula Judizial Bakarra

Izapidetze elektronikoa

ETJBn argitaratutakoa kontsultatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren orrialdera jo beharko duzu:

https://www.boe.es/edictos_judiciales/index.php?lang=eu (leiho berri batean irekitzen da)

Deskribapena

Batzuetan, pertsona bati jakinarazteko edo abisatzeko, epaitegiek informazio horren laburpen bat argitaratu behar izaten zuten epaitegiko iragarki-taulan, zabalkunderik handieneko egunkarietako batean eta ediktua agintzen zen tokiko Aldizkari Ofizialean.

2021eko ekainaren 1etik aurrera, epaitegiek ediktuak Ediktu Taula Judizial Bakarraren (ETJB) bidez argitaratzen dituzte, eta bitarteko bakarrean biltzen dira bai iragarkia zein ediktuen bitartez egindako komunikazio-egintzak.

ETJBren helburua ebazpen eta komunikazio judizialen argitalpena erabat informatizatzea eta bateratzea da, eta iragarki-tauletan eta hainbat aldizkari ofizialetan gertatzen zen sakabanaketarekin amaitzea.

Epaitegiek zuzenean igortzen dizkiote ediktuak ETJBri. Hortaz, ez zaizkie jada prokuradoreei eta gainerako profesionalei ematen, ordura arte beren gain hartzen baitzuten ediktuak aldizkari ofizialetan aurkezteko ardura, argitaratu zitezen.

Harpidetza

ETJBk badu harpidetza egiteko aukera ematen duen alerta-sistema bat: aldez aurretik Izenperen Ziurtagiria, FNMT, NAN-e edo Cl@ve elektronikoaren bidez identifikatu behar da, eta horrek aukera ematen du  ETJBn harpidetza egin duen hartzaileari zuzendutako komunikazio-egintza edo ediktu-argitalpen guztietara sartzeko. Horrela, ediktu bat argitaratuz egiten den komunikazio-egintza jakinarazteko bermeak indartu egiten dira.

Kostua

ETJBk eskaintzen dituen zerbitzu guztiak doakoak dira, beraz, ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialaren Gehigarrian txertatzea, kontsultak eta "Nire ediktuak" zerbitzuko harpidetzak doakoak dira.

Azken aldaketako data: