Menu
Bilatu
  • 2024/04/25
  • 08:39:28
justizia.eus

Erabilerraztasuna egoitza.justizia.eus-en

Erabilerraztasun-deklarazioa

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin  (leiho berri batean irekitzen da) bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) aplikatzen dira.

Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: www.egoitza.justizia.eus

Betetze-egoera

Webgune hau konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin.

Erabilerraza ez den edukia

Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:

  1. Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
    • Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
  2. Gehiegizko lan-karga
    • Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
    • Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

  • Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2021eko urriaren 30ean.
  • Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzakegindako autoebaluazioa.
  • Deklarazioaren azken berrikuspena: 2021eko urriaren 30ean.
  • Erabilerraztasunaren azken berrikuspena; 2021eko urrian.

Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak

Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

  • Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
  • Edukietara sartzeko zailtasunak.
  • Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.

Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez (leiho berri batean irekitzen da) edo hurrengo helbidearen bitartez: justiziaeus@justizia.eus.

Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak

Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.

Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko (leiho berri batean irekitzen da)

Berrikuntza Publikoaren Laguntza Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.

Erreklamazio prozedura

Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
  • Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
  • Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.

Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko (leiho berri batean irekitzen da)  inprimakiaren bidez.

Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.

Nabigatzaileak eta Responsive diseinua

  • Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
  • Webgune hau bistaratzeko diseinua Responsive erakoa da; hortaz, ezin hobeto ikusiko da tablet gailuetan eta gailu mugikorretan. Gailu horietan indarrean dauden Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Android nabigatzaile natiboaren azken bertsioetan ikusteko prestatuta dago.

Laguntza nabigazioan

Informa zaitez honako hauei buruz:

Nola handitu eta txikitu testua ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)

Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nabigatzailea Menuko aukera
Firefox -> Ikusi -> Zooma-> Gerturatu edo urrundu
Internet explorer -> Ikusi -> Testu-tamaina-> Handiagoa edo txikiagoa
Chrome -> Doikuntzak -> Konfigurazioa -> Letra-tamaina
Safari (gaztelaniaz) -> Visualización -> Acercar o alejar
Opera (gaztelaniaz) -> Menú -> Página -> Escala -> Elegir porcentaje

Nola desaktibatu diseinu bisuala ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)

Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.

Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisuala nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nabigatzailea Menuko aukera
Firefox -> Ikusi -> Orriaren estiloa-> Estilorik gabe
Internet explorer -> Tresnak -> Internet aukerak-> Orokorra-> Erabilerraztasuna
Safari (gaztelaniaz) -> Edición -> Preferencias -> Avanzado (activar opción mostrar el menú desarrollo y cerrar ventana) -> Desarrollo (del menú principal) -> Desactivar estilos
Opera (gaztelaniaz) -> Menú -> Página -> Estilo -> Modo de usuario

Nola aldatu koloreak ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)

Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nabigatzailea Menuko aukera
Firefox -> Tresnak -> Aukerak-> Edukia-> Letra-tipo eta koloreak -> Koloreak
Internet explorer -> Tresnak-> Internet aukerak-> Orokorroa-> Koloreak
Opera (gaztelaniaz) -> Menú -> Página -> Estilo -> Modo de usuario o alto contraste

Azken aldaketako data: