Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 11:15:23
justizia.eus

Hitzezko prozedura eta prozedura monitorioa

Hitzezko judizio bidez diru-kopuruak erreklamatzea

Aurrez aurre izapidetu

Euskadiko egoitza judizial batean diru-kopuru bat erreklamatzeko prozedura bat hasteko (prozedura monitorioa edo ahozko judizioa), nahitaezkoa da hitzordua eskatzea JustiziaEus-eko Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez.

Hitzezko judizioaren bidez 15.000€ arteko erreklamazioak egin daitezke eta 2.000€ baino gitxiago erreklamatzen badira ez da nahitaezkoa abokatuaren eta prokuradorearen laguntza.

Zer behar duzu?

  • Demanda idatziz jartzen da. Inprimaki normalizatua (leiho berri batean irekitzen da) erabil dezakezu. Egiaztatu zure datuak eta demandatuari buruz dauzkazun datu guztiak jar itzazu, ahalik eta errazen aurki dezaten. Argi  adierazi diru kopurua zenbatekoa den. Interesak eta prozesuko kostuak ere zenbatu behar dituzu. Demandatu beste demanda-kopia aurkeztu behar da. Demandatzaile bakoitzarentzat ere kopia bana egin behar da.
  • Fakturak, ordainagiriak, kontratuak, txostenak…funtsezkoak izan daitezkeen  dokumentu guztiak, euskarri materialean zein digitalean.

Dokumentu publikoak badira, kopia soila eraman dezakezu, baina kontrako alderdiak dokumentuen egiazkotasuna zalantzan jartzen badu, originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzu.

Dokumentu pribatuak badira, originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzu. Kopia soilak ere balio du, kontrako alderdiak baliozkoa baderitzo.

Non eskatu

Arau orokor bezala, demandatua den pertsonari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.

Beste egoera batzuk eman daitezke:

  • Demanda enpresa edo profesional baten aurka aurkezten bada, enpresa edo profesional horren lan egikaritzari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu daiteke.
  • Zorra 90 euro baino gutxiagokoa bada, eta Lehen Auzitegiko epaitegirik ez badago,  demandatuari dagokion Bake Epaitegian aurkeztu behar da.
  • Ondasun Higiezin bat alokatzen duen pertsonak ordaindu gabeko errentak erreklamatzen baditu, finkaren kokapenari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.
  • Trafiko istripu bati dagozkion erreklamazioak badira, istripua gertatu den lekuko Lehenengo Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Epaileak 10 eguneko epea dauka ebazpena emateko, eta ebazpen hori bi alderdiei jakinaraziko zaie.

Izapidetu bitartean

Epaitegiak demanda onartzen badu demandatuari kopia bidaliko dio, eta epailearen aurrean aurkezteko hitzordua jarriko zaizue. Egintza juridiko honetara egoki deritzozun proba eta lekuko guztiak eraman behar dituzu. Demandatuak ere auziari dagokion informazio guztia eman behar du; horretarako, Ahozko Judizio bitartez diru-kopuruak erreklamatzeko demandari erantzuteko inprimaki normalizatua (leiho berri batean irekitzen da) erabili dezakezu.

Demanda aurkezten baduzu, baina esandako egunean eta orduan epaitegian aurkezten ez bazara, demanda bertan behera utzi nahi duzula ulertuko da. Ondorioz, prozesuko kostuak ordaindu beharko dituzu eta epaitegian aurkeztu den demandatuak kalte-galerak izan dituela aitortzen badu, horiek ere ordaindu beharko dituzu. Aurkeztu ez dena demandatutako pertsona bada, epaiketak bera gabe jarraituko du.

Errekurtsoak aurkeztea

2000 euro baino gutxiago erreklamatu badituzu ezin duzu errekurtsorik jarri, 37/2011 Legeak, Prozesua Arintzeko Neurriei buruzkoak (leiho berri batean irekitzen da), 3000 eurotik beherako kopuruetako hitzezko epaiketetan ez baitu apelazio errekurtsorik onartzen.

Informazio osagarria

2.000 eurotik beherakoak diren diru kopuruak erreklamatzeko Hitzezko Judizioak  2000. urteko urtarrilaren 7ko Prozedura Zibileko Legearen (leiho berri batean irekitzen da) 437. eta 447. artikuluetan daude  araututa.

Hitzezko Judizioari buruzko informazio orokorra duen BJKNren eskuliburua (leiho berri batean irekitzen da) ikus dezakezu. Bertan, informazio orokorra jasotzeaz gain, ebazpenaren betearazpen prozesuari buruzko informazioa ere badator.

Judizio monitorio bidez diru-kopuruak erreklamatzea

Aurrez aurre izapidetu

Euskadiko egoitza judizial batean diru-kopuru bat erreklamatzeko prozedura bat hasteko (prozedura monitorioa edo ahozko judizioa), nahitaezkoa da hitzordua eskatzea JustiziaEus-eko Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez.

Abokatu eta prokuradore gabe eta diru kopuru mugarik gabe erreklamazioak egitea ahalbidetzen duen prozedura da. Ezinbestekoa da legeak aurreikusitako baldintzak betetzea eta prozedura mota honetarako derrigorrezkoak diren egiaztagiriak edukitzea.

Zer behar duzu?

Ezer baino lehen, hurrengoa jakin behar duzu:

  1. Abokatua edo prokuradorea behar izango duzu erreklamatutako diru-kopurua 2.000 eurotik gorakoa baldin bada eta demandatua: a) erreklamatutako zorra ordaintzearen aurka agertzen bada; b) edo ez badu ordaintzen eta beharrezkoa baldin bada betearazpen-prozesura jotzea.
  2. Prozedura honen bitartez zorra erreklamatzeko, ezinbestekoa izango da legezko baldintzak betetzea eta prozedura hasteko behar den dokumentazioa izatea. Ez badituzu prozesu monitoriorako behar diren baldintzak betetzen, ahozko judizioaren bitartez erreklama dezakezu zorra (15.000 euro artekoa denean).
  3. Zorrak diruzkoak, mugaeguna igarota dutenak eta galdagarriak izan behar dira. Urriaren 10eko 37/2011 Legea, Prozedurak Arintzeko Neurriei buruzkoa indarrean sartu denetik (leiho berri batean irekitzen da), prozedura honen bitartez erreklama daitekeen diru-kopuruak ez dauka mugarik.

Hau aurkeztu behar duzu:

  • Hasierako eskaera egiteko idazkia aurkezteko, normalizatutako inprimakia (leiho berri batean irekitzen da) erabil dezakezu. Ziurtatu zure datuak ondo daudela eta demandatzen duzun pertsonari buruzko ahalik eta datu zehatzenak eta osatuenak eman, bera bilatzea errazteko. 

Gogoratu ezinezkoa dela prozesu monitorioa aurrera eramatea ez bada zorduna aurkitzen, legeak ez baitu onartzen erreklamazio mota horretan errekerimenduak ediktu bidez egitea.

Argi adierazi diru-kopurua, interesak eta kostuak barne. Demandatutako pertsona beste kopia aurkeztu behar dira eta beste bat alderdi demandatzailearentzat.

  • Fakturak, agiriak, kontratuak, txostenak… oro har zorra egiaztatzen duten dokumentuak, hainbat modu edo euskarritan, material zein digitaletan.

Dokumentu publikoak badira, kopia soila eraman dezakezu, baina aurkako alderdiak bere kautotasuna aurkaratzen badu, originalak edo kopia konpultsatuak eraman ditzakezu.

Dokumentu pribatuak badira, originala edo kopia konpultsatua aurkeztu behar duzu. Kopia soilak ere balio du, beti ere aurkako alderdiak bere balioa zalantzan jartzen ez badu.

Non eskatu

Zordunaren egoitza kokatuta dagoen Lehen Auzialdiko Epaitegian eta ez badakizu zein den, zorduna lokaliza daitekeen tokiko Lehen Auzialdiko Epaitegian.

Informazio gehiago

Izapidetu bitartean

Epaitegiak legezko baldintzak betetzen direla ebazten badu zordunak ordaintzeko errekerimendua egingo du, 20 eguneko epean zordunak ordain dezan edo erreklamatzen zaion diru-kopuruaren aurka ager dadin.

Behin errekerimendua egindakoan, honako egoerak gerta daitezke:

  • Zordunak zorra ordaintzea; horrela gertatzen bada, jarduketak artxibatzea erabakiko da.
  • Ez ordaintzea eta idatziz aurka egiteko ere ez agertzea. Horrelakoetan, prozesu monitorioa bukatu egingo da eta betearazpen-prozesua eska dezakezu, zorra eta horren interesak ordain ditzaten. Gogoratu zorra 2.000 eurotik gorakoa baldin bada abokatua eta prokuradorea behar duzula betearazpen izapideak egin ahal izateko.
  • Ez ordaintzea eta idatziz aurka egiteko agertzea. Erreklamatutako zorra 15.000 eurotik beherakoa bada Ahozko Judizioa abiaraziko da (2.000 eurotik gorakoa baldin bada abokatua eta prokuradorea beharrezkoak dira). Eta zorra 15.000 eurotik gorakoa baldin bada, Judizio Arrunteko demanda aurkeztu ahal izango duzu, kasu horretan ere abokatua eta prokuradorea beharrezkoak izango dira. Ez baduzu demanda aurkezten jarduketei amaiera emango zaie, baina alderdi zordunak eragindako kostuak ordaindu behar izango dituzu (abokatuen eta prokuradoreen ordainsariak, etab.)

Errekurtsoak aurkeztea

Epaitegiak egiten dizkizun jakinarazpenetan argituko dizute ea ebazpena irmoa den ala horren aurka errekurtsoa jar daitekeen eta zein organo judizialetan, zein epetan eta errekurtso hori jartzeko zein diru-kopuru jarri behar duzun gordailuan.

Informazio osagarria

Diru-kopuruak erreklamatzeko prozesu monitorioa 2000ko urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilaren Legeko (leiho berri batean irekitzen da) 812 eta 818 artikuluek arautzen dute. Kontuan izan behar da urriaren 10eko 37/2011ko Legea, Prozedurak Arintzeko Neurriei buruzkoa (leiho berri batean irekitzen da), prozesu monitorioen diru-muga kendu egiten baitu (lehen 250.000 eurokoa zen) eta horrela Europako prozesu monitoriekin parekatzen du.

BJKNren liburuxkan (leiho berri batean irekitzen da) informazio gehiago daukazu. Liburuxka horretan Prozesu Monitorioei buruzko eta prozedura horretan gerta daitezkeen epaien betearazpenari buruzko informazio orokorra aurki daiteke.

Lan-arloko prozesu baten diru-kopuruak erreklamatzea

Aurrez aurre izapidetu

Euskadiko egoitza judizial batean diru-kopuru bat erreklamatzeko prozedura bat hasteko (prozedura monitorioa edo ahozko judizioa), nahitaezkoa da hitzordua eskatzea JustiziaEus-eko Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez.

Lan-harremanen ondorioz sortutako diru-zorrak erreklamatzeko prozesu judiziala, langileak enpresaren aurka jarritakoa, beti ere, enpresa konkurtso egoeran ez badago.

Zer behar duzu?

Ezer baino lehen, hurrengoa jakin behar duzu:

  1. Ordezkaririk gabe joan zaitezke. Hala ere, ezinbestekoa ez bada ere, beti izango da lagungarria.
  2. Ezin da erreklamazio kolektiborik egin (talde baten izenean), ez eta Gizarte Segurantzaren kudeatzaile edo kolaboratzaile diren Erakundeen aurkako erreklamaziorik jarri, ez eta konkurtso egoeran dauden enpresan aurkako demandarik aurkeztu.
  3. Erreklamatutako zorra ezin da 15.000 euro baino handiagoa izan eta zehatza, epez kanpokoa eta galdagarria izan behar da.
  4. Prozedura hau abiatzeko legeak ezarritako baldintzak bete behar dituzu eta beharrezkoa den dokumentazioa eduki behar duzu.

Hau aurkeztu behar duzu:

  • Prozedura monitorioa hasteko eskaera. Inprimaki normalizatua erabili dezakezu. Egiaztatu zure datuak zuzenak direla eta demandatuari  buruz dauzkazun datu guztiak gehitu, lokalizazioa errazteko.

Gogoratu: zorduna lokalizatu gabe prozesu monitorioak ezin du aurrera egin, legearen arabera erreklamazio mota hauek ezin baitira ediktu bidez egin.

Argi adierazi ezazu diru-kopurua zenbatekoa den, interesak barne. Pertsona demandatu beste inprimaki-kopia aurkeztu behar dira, eta beste kopia bat demandatzailearentzat izango da.

  • Lan-harremana egiaztatzen duen dokumentazioa, edozein formakoa edo euskarritan, materiala edo digitala: kontratuaren kopia, enpresaren jakinarazpena edo zorraren errekonozimendua, bizitza laborala  edo kotizatu izanaren agiria edo antzerako edozelako dokumentu, lan-harremana eta zorraren zenbatekoa egiaztatzen dutenak.
  • Aurretik adiskidetzea edo bitartekaritza saiatu dela egiaztatzen duen dokumentua.

Dokumentu publikoak badira, kopia sinplea eraman dezakezu. Baina beste aldeak dokumentuen egiazkotasuna aurkaratu ez dezan, jatorrizko dokumentuak edo kopia erkatuak eraman ditzakezu.

Dokumentu pribatuak badira, jatorrizkoa eta kopia erkatua eraman behar dituzu. Kopia sinpleak ere balio du, baldin eta beste aldeak aurkaratzen ez badu.

Hasierako idazkiarekin batera pertsona edo erakunde demandatu beste inprimaki eta erantsitako dokumentuen kopiak aurkeztu behar dira.

Noiz eta non eskatu

Legeak ezarritako preskripzio-epea urtebetekoa da. Hortaz, duela urtebete baino gehiago zor dizkizuten diru-kopuruak erreklamatzen badituzu eta beste aldeak epez kanpo zaudela alegatzen badu, epaileak aintzat hartu beharko du.

Urte bateko epea amaitu aurretik preskripzio epea eten dezakezu, horretarako erabili daitezke:  burofaxa, adiskidetze-orria, demanda, edo edozein erreklamazio, beti ere zordunak erreklamazioa jaso duela egiaztatzeko modua badaukazu.

Hasierako eskaera hurrengo Lan-arloko epaitegian aurkeztu behar da:

  • Langileak lan egiten zuen enpresaren egoitza sozialari dagokion epaitegian.
  • Langile bezala leku ezberdinetan lan egiten bazenuen, zuk aukeratu dezakezu egoitza, beti ere lan egin zenuen lekuetako batekin bat badator, edo zorduna den norbanakoaren egoitzari dagokion epaitegia bada.

Informazio gehiago

Izapidetu bitartean

Zordunari zorra kitatzeko errekerimendua

Epaitegiak legezko betekizunak betetzen direla baiesten badu, zordunari zorra kitatzeko errekerimendua egingo dio, hamar eguneko epean ordaindu dezan edo erreklamatutako kopurua aurkaratu dezan.

Hamar egineko epearen barruan ere, SBFri (Soldata Bermatzeko Funtsa) zorra kitatzeko errekerimenduaren berri emango zaio, eta honek enpresaren kaudimena aztertu behar duela adierazten badu, epea beste hamar egunez luzatuko da.

Ustezko egoerak, errekerimenduaren ondoren

Enpresariak bere borondatez zorra ordainduko du eta horren ondorioz jardunak artxibatuko dira.

Enpresaria edo SBF agertuko dira ordainketa idatziz aurkaratzeko. Hau gertatuz gero, lau eguneko epean dagokion demanda aurkeztu beharko duzu. Horren ostean adiskidetzerako eta judizio arrunterako datak ezarriko dira. Demanda aurkezten ez baduzu jardunak artxibatu egingo dira.

Eskatutako diru-kopuruaren zati bat bakarrik aurkaratzeko aurkeztuko da. Kasu horretan epaitegiari aurkaratu ez duen diru-kopurua erreklamatzeko autoa eman dezan eskatzea izango duzu. Auto horren bitartez onartutako diru-kopurua jasotzeko eskubidea daukazu, eztabaidan dagoen beste diru- kopuruari buruzko ebazpenaren zain egon gabe.

Epea igaroko da eta ez adu ez ordainduko ez eta aurkaratuko ere. Kasu horretan, prozedura monitorioa amaitu egingo da eta betearazpena eskatu dezakezu. Horren bitartez zorra eta interesak ordainduko dizkizute.

Errekurtsoak aurkeztea

Epaitegiak egiten dituen jakinarazpenetan ebazpena behin betikoa den ala errekurtsorik aurkeztu daitekeen adieraziko dizute. Horrez gain, zein errekurtso jarri dezakezu, zein organotan aurkeztu behar duzu, errekurritzeko epea eta aurkeztu ahal izateko gordailuan jarri behar duzun diru-kopurua adieraziko dizute.

Informazio osagarria

Prozedura monitorioa lan-arloko jurisdikzioan sartu zen 36/2011 Legea, urriaren 10ekoa, Lan-arloko Jurisdikzioa (leiho berri batean irekitzen da) arautzen duenaren bitartez, eta lege-testu horren 101. artikuluan araututa dator.