Indultu-grazia
Izapidetza elektronikoa
Internet bidez eskatzen baduzu, honako hauek egin behar dituzu:
- Justizia Ministerioaren indultu-eskaeraren zerbitzuan sartu.
- Identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen bitartekoren bat izan (Izenperen Ziurtagiria, NANe, FNMT ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve).
- Honako agiri hauek aurkeztu:
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da.)
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi den kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez daitezkeen egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.).
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da.)
- Edukia digitalki sinatu ahal izateko ekipoan instalatuta edukitzea Autosinadura aplikazioa. Aplikazioa esteka honetan deskarga dezakezu: Autosinadura jaitsi .
Aurrez aurreko izapidetza
Aurrez aurre eskatzen baduzu, honako dokumentazio hau eduki behar duzu:
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua jasoko duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, indultuaren xede den kondena bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da)
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi duzun kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez ditzakezun egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.)
Eta honako helbide hauetakoren batean aurkeztu:
- Bizkaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Gerentzia (Elkano kalea, 9-7, 48008, Bilbao). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioko Lurralde Gerentzietako Aurretiko Hitzordu Zerbitzuaren bidez.
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII plaza, 6, 20010, Donostia). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritzetako eta Ordezkariordetzetako Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bidez.
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea 1, 01071, Vitoria-Gasteiz). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritzetako eta Ordezkariordetzetako Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bidez .
Posta arruntez eskatzen baduzu:
Aipatutako dokumentazioa helbide honetara bidali beharko duzu: Justizia Ministerioko Erregistro Orokorra. Poltsa Kalea, 8. 28071 Madril.
Eskaeraren kontsulta
Behin eskaera eginda, haren egoera kontsulta dezakezu Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan .
Horretarako identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen metodoren bat izan beharko duzu (NANe edo beste ziurtagiri elektronikoren bat, Cl@ve Pin, Cl@ave Iraunkorra).
Informazio gehiago
- Indultuak ez du inola ere barne hartuko delituaren ondoriozko erantzukizun zibila.
- Diruzko zigorren indultuak (isuna) indultatutako pertsona salbuesten du oraindik ordaindu ez dituen zenbatekoak ordaintzetik, baina, ez da ordaindutakoa itzuliko berariaz esaten ez bada.
- Indultua ez da prozesuko kostetara hedatuko.
- Indultuak, edozein motatakoa dela ere, errege-dekretu bidez emango dira, eta errege-dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
- Indultua ukatzea organo epai-emaileari jakinaraziko zaio interesdunei helaraz diezaien.