Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 22:15:38
justizia.eus

Legezko informazioa

Lege-oharra

egoitza.justizia.eus webgunearen eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektuala Eusko Jaurlaritzako Justizia-eskumena duen Sailarenak dira (aurrerantzean, EJS).

EJSk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, webgunean zein webgunearen konfigurazioan edo aurkezpenean dagoen informazion aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena du. 

Webgunera sartzea zein bertan jasotako informazioaren erabilera, egiten duenaren erantzukizun esklusiboa da. EJSk ez du erantzukizunik izango informazioa eskuratzearen edo erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio, kalte edo galeren gainean. Salbuetsita geratzen dira beren eskumenak zorrotz erabiliz bete behar dituzten legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduera guztiak. 

EJSk ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik. 

Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa, berariaz kontrakoa adierazi ezean, berrerabili daiteke; erabat edo zati batean erreproduzitu, aldatu, banatu eta komunikatu daiteke, merkataritzako eta merkataritzakoak ez diren erabileretarako, beti ere, hurrengo baldintzak beteta:

  • Debekatuta dago edozein egoeratan informazioaren edukia desnaturalizatzea.
  • Erabiltzaileak berrerabilitako dokumentuen iturria aipatu behar du.
  • Erabiltzaileak ezinbestean berrerabilitako dokumentuen azken eguneratze-data aipatuko du.