Menu
Bilatu
  • 2024/04/26
  • 07:35:33
justizia.eus

Hipoteka-bitartekaritza

Izapidetza

Hipoteka Bitartekaritzaren bidez, gaizorpetutako familien eremuan, zorra ahalik eta baldintzarik onenean kitatzen saiatzen da. Zerbitzua erabili nahi baduzu, Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuarekin telefonoz harremanetan jar zaitez eta arduradunek mezu elektroniko bat bidaliko dizute, zer egin behar duzun adieraziz:

  • Mezuan erantsitako eskabidea bete.
  • Eskatutako dokumentuak eskaneatu eta, eskaerarekin batera, honako helbide honetara bidali: akareaga@ekonomista.eus
  • Hipoteka-bitartekaritzako Zerbitzuak dokumentazioa berrikusiko du.
  • Telefono bidezko hitzordua emango dizute, dokumentazioa egiaztatzeko (beharrezkoa balitz), zure eskaera erregistratzeko, eta sarrera-erregistro horren zenbakia duen kopia bat bidaltzeko.

Harremanetarako telefonoak:

  • Bizkaian: 94 415 26 44/94 661 32 10
  • Gipuzkoan: 943 01 41 96
  • Araban: 945 25 02 09

Baldintzak

  • Finantza Erakunde horrekin hasitako negoziazioan konponbiderik lortu ez izana.
  • Etxebizitza enkantean ez egotea.
  • Hipoteka-mailegua 350.000 €-tik gorakoa ez izatea (hipoteka sinatu zen unean).
  • Ohiko etxebizitza Euskadin kokatua egotea.
  • Jabetzan beste etxebizitzarik ez izatea.

Zer behar duzu

Kontuz: Jatorrizko dokumentuak eta bakoitzaren kopia eraman behar duzula gogoratu.

Nahitaezko dokumentazioa:

  • Titularren NANa/AIZa.
  • Ersoketa-eskritura.
  • Mailegu-eskritura.
  • Erooladatze-ziurtagiria.

Agiri hauek ere aurkeztu ahal izango dira:

  • Finantza erakundearen dokumentu eguneratua, maileguaren egoeraren inguruan.
  • Familia unitateko kide guztien eta maileguaren titularren arrenta aitorpena edo diru-sarreren.
  • Beste zor batzuen inguruko xehetasuna.
  • Jasotako jakinarazpen judizialak.

Informazio gehiago

Ohiko galderak

Hipoteka-bitartekaritzari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean

Azken aldaketako data: