Menu
Bilatu
  • 2024/05/ 1
  • 14:47:57
justizia.eus

Oposizioak prestatzeko bekak

Izapidetza elektronikoa

Oposizioak prestatzeko laguntza ekonomikoak Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez eska ditzakezu.

Prozesuan laguntzeko, eskaera nola egin erakusten duen honako bideo tutorial hau ikustea gomendatzen dizugu: https://www.cej-mjusticia.es/sede/video/play/58 (leiho berri batean irekitzen da)

Laguntza horiek telematikoki baino ezin dira izapidetu. Ez da onartzen aurrez aurreko eskaerarik, ezta posta bidezko eskaerarik ere.

Baldintzak

Bekak eska ditzakezu adinez nagusia bazara, eta, eskabidea aurkezteko epea amaitzean, honako baldintza hauek betetzen badituzu:

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko debekuen eraginpean ez egotea.
  2. Beka ematen den unean, helburu bererako erakunde publiko edo pribatuen laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez egotea.
  3. Karrera Judizialera eta Fiskalera, Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora edo Estatuko Abokatuen Kidegora sartzeko azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea.
  4. Oposizioa zentro espezializatu baten edo prestatzaile baten edo batzuen zuzendaritzapean ikastea.

Gainera, beken onuradun zarenez, zure egoera sozioekonomikoa eta akademikoa egiaztatu beharko dituzu, bai eta deialdiak ezartzen dituen gainerako baldintzak betetzen dituzula ere.

Informazio gehiago

Ikasketa Juridikoen Zentroaren webgunean (leiho berri batean irekitzen da), beken atalean, oposizioak prestatzeko dirulaguntzak izapidetzeko behar den dokumentazio eta informazio guztia aurkituko duzu.

Bilatzen ari zaren informazioa aurkitzen ez baduzu, prozesuari buruzko zalantzak argitzeko harremanetarako helbidea honako hau da: becas@cej-mjusticia.es 

Zure eskaeraren egoera ere kontsultatu ahal izango duzu, eta bekaren helburua bete izanaren justifikazioa egin Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez.