Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 11:51:59
justizia.eus

Judizioz kanpoko peritu-txostenak

Izapidetzea

Partikular bat trafiko-istripu baten biktima izan denean, jasandako kalte-galeren balorazioa, judizioz kanpo egin daiteke biktima horren eta kalte-ordaina eman behar duen aseguru-etxearen artean. Pertsona horrek gorputz-kaltea baloratzeko peritu-txostena behar badu, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeari (AMEI) eska diezaioke.

Zer behar duzu?

Oso garrantzitsua da AMEIrekin harremanetan jarri aurretik kaltetutako pertsona aseguru-entitate arduradunarekin harremanetan jartzea eta jasandako kalteen ordaina eskatzea. Konpainiak eskaintza-arrazoitua egingo du; kaltetuak, eskaintzarekin ados ez badago, Institutuaren balorazioa eskatu dezake.

  • Peritu-txostenaren eskaera-inprimakia:  kaltetutako biktimari, aseguru-etxeari eta istripuaren inguruabarrei buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua da. 
  • Aseguru-entitatearen eskaintza-arrazoitua
  • Auzian interesekoak diren eta baliatu nahi diren mediku-agiri guztiak. 
  • Peritu-txostenaren prezio publikoa ordaindu izanaren egiaztagiria. 
  • Kaltetutako biktimaren baimen informatua

Non eskatu

Kalteak jasandako biktimari egoitzagatik dagokion edo istripua gertatu zen lekuari dagokion AMEIren Ordezkariordetzan.

Eskabidea oro har telematikoki aurkeztuko da (leiho berri batean irekitzen da). Aurrez aurreko bidea AMEEren zuzendariordetzetan ahalbidetuko da, pertsona fisikoentzat bakarrik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatu itzazu Euskadiko AMEIren Ordezkariordetzen kokapena eta harremanetan jartzeko datuak.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

AMEIren Ordezkariordetzak eskaera erregistratuko du eta pertsonari edo entitate eskatzaileari egiaztagiria emango dio.

Jarraian, eskaeraren arabera, Ordezkariordetzak eskuduna den ala ez zehaztuko du. Eskuduna ez dela zehaztuz gero kaltetutako norbanakoari eta aseguru-entitateari horrela jakinaraziko dio eta eskaera eskuduna den Ordezkariordetzara bidaliko du, kasua bada.

Eskuduna dela eta kaltetutako biktimaren, aseguru-entitatearen eta istripuaren datuak beteta daudela egiaztatzen badu eta eskaintza-arrazoitua gehitu bada, peritu-txostenaren eskaera bideratuko du eta onarpena aldeei aditzera emango die.

Komunikazio horretan AMEIk azterketa egiteko data, ordua eta eguna jakinaraziko die kaltetutako biktimari eta aseguru-entitateari.

Peritu-txostena egin ostean AMEIk txosten ofiziala igorriko du.

Txostena, egindako frogen emaitzekin batera, kaltetutako norbanakoari emango zaio azterketa egin eta hilabeteko epean, beti ere, auziaren konplexutasunaren ondorioz epea luzatzeko beharrik ez badago (luzapena arrazoitu egin beharko da). Era berean, aseguru-entitateari kopia bat bidaliko zaio.

Txostena jasotzen dutenetik kaltetutako norbanakoak edo erakunde aseguratzaileak 7 egun balioduneko epea dute txostenari buruzko azalpenak eskatzeko.

Balizko akatsen zuzenketa

AMEIren Ordezkariordetzak eskaeran akats edo dokumentazio falta dagoela ikusten badu, pertsona edo entitate eskatzaileak akatsa zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute. Akatsak epe horren barruan zuzentzen ez badira, AMEIk alde interesdunak peritu-txostenari uko egin diola ulertuko du ebazpen arrazoitu bidez.

Errekurtsoak aurkeztea

Baldin eta eskaera onartzen ez bada edo eskaerari uko egin zaiola ebazten bada, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Eusko Jaurlariztako Justizia Sailburuordetzaren Justizia Zuzendaritzaren aurrean.

Azken aldaketako data: