Menu
Bilatu
  • 2024/04/26
  • 12:32:13
justizia.eus

Ezkontza desegiteko eskariak % 62,2 igo dira, Covid-19k eragindako jaitsieraren ondoren

Argitalpen-data: 

Ezkontza desegiteko eskariak igo dira

Ezkontza desegiteko eskariak % 62,2 igo dira, Covid-19k eragindako jaitsieraren ondoren
2021eko bigarren hiruhilekoan, ezkontza desegiteko eskariak nabarmen igo dira, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Igoera horren jatorria 2020ko bigarren hiruhilekoan gertatu zen osasun-krisia da; izan ere, hiruhileko horretan historiako eskaera kopururik baxuena egon zen.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Zerbitzuak jasotako datuen arabera, martxoa eta ekaina bitartean 26.752 salaketa aurkeztu dira, 2020an baino % 62,2 gehiago. 2019ko bigarren hiruhilekoan aurkeztutako mota horretako eskari guztiekin (28.477) alderatuz gero, aldiz, kopurua % 6 jaitsi da.

2021eko urtarrilaren 1eko datan zegoen biztanle kopurua eta hiruhileko horretan jasotako ezkontza-desegite eskariak erlazionatuta, txostenak hurrengoa erakusten du: Espainia mailan Euskadin 100.000 biztanleko eskaera gutxien egon da (46,9). Aldiz, eskaera gehien Kanarietan (69), Balear Uharteetan (63,4) eta Valentzian (62,9) egon dira, hurrenez hurren, eta estatuko bataz bestearen gainetik daude Murtzia (61,8), Kantabria (60,6), Andaluzia (59) eta Madril (56,9). Estatuko bataz bestekoa 100.000 biztanleko 56,5 da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurkeztutako deuseztasun-, banantze- eta dibortzio-salaketei buruz egindako txostena (leiho berri batean irekitzen da).