Menu
Bilatu
  • 2024/04/26
  • 22:13:14
justizia.eus

Berdinduren komunikatua, martxoaren 31a egunean, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Berdinduren komunikatua, martxoaren 31a egunean, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna

Urtero bezala, martxoaren 31n Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Transen aurkako diskriminazioaren kontra gizartea sentsibilizatzeko egun aproposa.

Genero-autodeterminaziorako eskubidea Giza Eskubideei buruzko nazioarteko araudian aitortzen da, eta, estatu mailan, 2023ko otsailaren 16an trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI eskubideak bermatzeko Lege berrian islatu da. Zalantza barik, Berdindu!-rentzat trans  pertsonentzat eskubide garrantzitsuenetako bat da haien identitate pertsonala, gizartearen onarpena eta, beraz, ikusgarritasuna bermatzeko.

Euskadin, Eusko Legebiltzarra Trans pertsonen eskubideei buruzko Legearen aldaketa izapidetzen ari da, trans adingabeen eskubideak eta hauek dituzten beharrak Lege honen barne hartzeko.

Bi lege hauek beharrezko urratsak dira gizarteak mendeetan oinarritu den itsutasuna gainditu dezan arauarekin bat ez datozen hainbat eta hainbat pertsonen errealitateen aurreanz.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Berdindu! zerbitzutik euskal gizarte osoa animatu nahi dugu pertsona hauei begietara begiratzera eta haiekin batera haien aniztasuna eta gizarte gisa dugun aniztasuna ospatzera. Aniztasuna eskubide guztiak dituen gizartearen bermea baita, eta balio erantsia. Aniztasuna inor ez baztertzea baino gehiago da, errespetua, tolerantzia eta koexistentzia baino gehiago. Pertsona guztien eskubideen, aukera-berdintasunaren, bizikidetzaren eta gizarte-elkarreragin osoaren bermea da eta.

Irakurri prentsa-oharra Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)