Menu
Bilatu
  • 2024/04/28
  • 02:27:04
justizia.eus

Lau urtez luzatu da Euskadin abokatutzara eta prokuradoretzara sartzeko probak euskaraz egiteko hitzarmena (Gobernu Bilera 2024-3-5)

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta, onartu du lau urtez luzatzea abokatutzan eta prokuradoretzan sartzeko probak hizkuntza koofizialean egiteko hitzarmena. Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren artean sinatutako hitzarmena da.

Hitzarmen horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Justizia Ministerioaren arteko elkarlanerako oinarriak ezartzea, abokatutzan eta prokuradoretzan sartzeko probak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izan daitezen, izangaiak askatasun osoz erabakitzen duenaren arabera.

Era berean, zenbait printzipio bete behar dira: proba bakarra eta berdina izatea Espainiako lurralde osorako, azterketaren edukiaren konfidentzialtasuna prozesu osoan zehar, eta itzulpenaren kalitatea.

Hitzarmenean ez da aldaketarik izango, eta goian erabakitako guztiari eutsiko zaio. Horretarako, akordioak 6.000 euroko ekarpen ekonomikoa ezartzen du 2024rako.

Kontsultatu prentsa-ohar osoa Irekian (leiho berri batean irekitzen da)