Menu
Bilatu
  • 2024/05/ 4
  • 06:56:42
justizia.eus

Ba al zenekien zure enpresako langile guztien sexu-delituen ziurtagiriak taldekatuta eska ditzakezula?

Argitalpen-data: 

Sexu-delituen ziurtagiria sexu-deliturik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentua da. 2016tik, adingabeekin ohiko harremanetan lan egiten duten pertsona guztiek aurkeztu behar dute dokumentu hori.

Enpresa edo erakunde publikoa bazara eta zure langile guztien sexu-delituen ziurtagiria behar baduzu, eskaera taldeka egiteko aukera daukazu.

Kasu horretan, eskaera ezin da telematikoki izapidetu; aitzitik, eskaera zure enpresaren egoitzatik gertuen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzari (leiho berri batean irekitzen da) zuzendu behar diozu. Eta, bere garaian aukera bazegoen ere, 2022ko martxoaren 1etik aurrera ezin da Madrilgo Herritarren Arretarako Bulego Nagusira joan horretarako. 

Era berean, kontuan izan gaur egun ezin dela prozedura bateratua erabili Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren eskaerak erantzuteko, ezta ziurtagiriek legeztatzea edo apostilla behar badute ere. 

Eskaera egiteko, langile bakoitzaren identifikazioa eta baimena aurkeztu beharko dituzu, bai eta zenbait inprimaki, behar bezala beteta.