Menu
Bilatu
  • 2024/04/26
  • 15:08:37
justizia.eus

Arartekoak Justiziarekin lotutako 26 espediente izapidetu zituen 2021ean

Argitalpen-data: 

Arartekoak Justiziarekin lotutako 26 espediente izapidetu zituen 2021ean

Arartekoak bere urteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Bertan jasotzen dira erakundeak 2021ean egindako jarduerei buruzko datuak. 2020koekin alderatuz, %27ko igoera jasan du, 12.491 jardueratara iritsiz.

Justizia arloari dagokionez, 26 kexa-espediente berri izapidetu dira. Guztira onartutakoen %1,05 dira. Kexen banaketa jarduera-azpiarloka banatuta honakoa da: Justizia Administrazioaren eta Bulego Judizialaren funtzionamendua (9), doako laguntza juridikoa (5), abokatuen eta prokuradoreen elkargoak (4), beste elkargo profesional batzuk (3), notarioen eta erregistratzaileen elkargoak (2), herritarren eskubideak (1), familia-elkargoak (1) eta beste alderdi batzuk (1).

Gizarteratzea, lehen postuan

Gizarteratzea izan da hazkunderik handiena izan duen arloa, izapidetutako kexa idatzien %20a baino gehiago biltzen ditu eta. Horien artean %90a Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren (EPO) kudeaketan egindako jarduketekin lotutako arazoei buruzkoak dira.

Arartekoaren balorazio orokorra positiboa da: "iaz ere ahalegin kolektiboko urtea izan da, herritarrei beren arazoetan laguntzeko urtea, irtenbideak ematen saiatuz eta, kasu askotan, herritarren eta administrazio publikoen artean zubi lana eginez".

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu 2021ko urteko txostena Arartekoaren webgunean (leiho berri batean irekitzen da)