Menu
Bilatu
  • 2024/04/26
  • 21:25:35
justizia.eus

Artolazabalek "justiziarako sarbidea unibertsalizatzea" defendatu du, hitzaren aldeko II. jardunaldi juridikoen irekiera-ekitaldian

Argitalpen-data: 

Artolazabalek ?justiziarako sarbidea unibertsalizatzea? defendatu du, hitzaren aldeko II. jardunaldi juridikoen irekiera-ekitaldian

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Hitzaren aldeko II. Jardunaldi Juridikoen irekiera-ekitaldian parte hartu du, Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Liburutegian. Topaketa Magistraturarako Elkarte Profesionalak, Magistraturarako Fundazioak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute, eta zenbait gai landuko dira hartan: osasun-arloko ondare-erantzukizuna; Europako Justizia (Europako auzitegiak) eta EBko auzitegi nagusiekin duen lotura; Madril erdialdeko eta Valdecañas uharteko kasuak, ahaideak deklaratzeko dispentsaren kontu arantzatsua, eta funtzio publikoarekin eta administrazio onerako oinarrizko eskubidearekin zerikusia duten gaiak.

Beatriz Artolazabalek Eusko Jaurlaritzaren 2022-2028rako Justiziaren Plan Estrategikoaren ikuspegi gizatiarrena deskribatu du. “Gure planak bereziki pertsona kalteberenek –hala nola adingabeak, adinekoak, desgaitasunak dituzten pertsonak edo baliabide ekonomiko urriak dituztenak, biktimak, etab.– Justiziarako duten sarbidea unibertsalizatzen laguntzeko neurriak aurreikusten ditu”, azaldu dio sailburuak EAEko epaileen eta abokatuen ordezkari-talde handi bati.

Artolazabalek esan du gizarte-ikuspegi horretatik haren sailak xede duela kolektibo kalteberenek Justiziara jotzeko dituzten oztopoak ezabatzea, eta “gatazkak konpontzeko bitarteko osagarriak sustatzea” eta, horretarako, justizia errestauratiboa edo erreparatzailea bultzatzea eta biktimari arreta emateko zerbitzuak finkatzea.