Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 16:58:49
justizia.eus

Zirkularra, 2024-2025eko Gabonetan komunikabide telematikoen bidez egindako komunikazio-egintzei buruzkoa

Mota:
Intzidentzia
ICS deskargatzea

Gabonak gertu daudenez, 2025eko urtarrileko lehen egun baliodunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezarri behar dira aldi horretan sortutako jakinarazpenak egiteko, jarduerari modu ordenatuan eta arian-arian berrekitea ahalbidetzeari begira. Horrela, administrazio honekin harremana duten profesional guztiei kalte larria eragitea saihestuko da, izan ere, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak modu masiboan jasotzeak kolapsatu egin ditzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotz diezaieke.

 

Avantiusen kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, web-zerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta urtarrileko lehen hiru egun baliodunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea gabonetako epealdiari dagozkion egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta prozedura-legediaren arabera epe horretan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.

Kontsultatu zirkularra esteka honetan (PDF, 177 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Zirkularra, 2024-2025eko Gabonetan komunikabide telematikoen bidez egindako komunikazio-egintzei buruzkoa - Justizia Administrazioa Euskadin