Gabonak gertu daudenez, 2025eko urtarrileko lehen egun baliodunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezarri behar dira aldi horretan sortutako jakinarazpenak egiteko, jarduerari modu ordenatuan eta arian-arian berrekitea ahalbidetzeari begira. Horrela, administrazio honekin harremana duten profesional guztiei kalte larria eragitea saihestuko da, izan ere, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak modu masiboan jasotzeak kolapsatu egin ditzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotz diezaieke.
BJLOren 183. artikuluak ezartzen duenez, "abuztuko egun guztiak baliogabeak izango dira, bai eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egun guztiak ere, biak barne, jakinarazpen judizial guztietarako, prozedura-legeak premiazkotzat jotzen dituztenak izan ezik".
Profesionalei egindako jakinarazpen elektronikoei dagokienez, PZLren 162.2 artikuluak honako hau ezartzen du: "Abuztuan eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egunetan ere, biak barne, ez da profesionalei bide elektronikoz jakinarazteko egintzarik egingo, dagozkion jarduketetarako baliodunak ez badira behintzat."; bestalde, azaroaren 27ko 1065/2015 EDren 16.4 artikuluak honako hau xedatzen du: "Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen hartzaileek haien gaineko kudeaketa eta tratamendu egokia lor dezaten, komunikazio eta jakinarazpen horien metaketa masiboa gertatzen denean, bai egun baliogabe batzuen ondoren bai salbuespenezko inguruabarrak gertatzeagatik bidali behar direnean, sistemak berak eragotziko du egunean ehuneko berrogeita hamar baino gehiago gainditzea komunikazio-egintzen irteera arruntaren bolumena, eta, teknikoki ezinezkoa bada, bidalketaren arduradunek horretarako beharrezko neurriak hartuko dituzte, apurka-apurka gehitutako soberakina igorpenetan banatuz, ondoz ondoko bost egunetan, ezgaitasun-aldiaren ondoren edo salbuespenezko egoera amaitu ondoren".
Avantiusen kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, web-zerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta urtarrileko lehen hiru egun baliodunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea gabonetako epealdiari dagozkion egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta prozedura-legediaren arabera epe horretan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.
XEDEA
Zirkular honen xedea da bulego judizialetarako mailakatzea 2024ko abenduaren 24tik 2025eko urtarrilaren 6ra arte sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa hurrengo hiru egun baliodunetan (2025eko urtarrilaren 7, 8 eta 9), eta argitzea zer jarraibide bete behar diren jakinarazpenak egiteko, zeinak prozedura-legediaren arabera nahitaez 2024ko abenduko eta 2025eko urtarrileko egun baliogabeetan egin behar baitira.
HARTZAILEAK
Zirkular hau Idazkari Judizialen (gaur egun Justizia Administrazioaren letraduak) Goi-mailako Kidego Juridikoaren Erregelamenduko 16 g) eta h) artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden Justizia Administrazioaren letraduak ditu hartzaile eta prozedura-legediaren arabera egun baliogabeetan nahitaez egin behar diren jakinarazpenak egiteko jarraibideak argitzeko.
EDUKIA
- BJLOren 184, eta PZLko 162.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da komunikazio-egintzarik egin abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, salbu eta auzi kriminalen instrukziorako egin behar diren komunikazio-egintzak, zeinetan urteko egun guztiak baliodunak diren, presako jarduketetatik eta prozedura legerian berariaz jasotako prozeduretatik eratorritakoak, gaikuntzarik behar izan gabe izapidetu baitaitezke (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legearen 128. artikulua, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legearen 43. artikulua...).
Avantiusen kudeaketa prozesaleko sistemak jakinarazpenen egutegiko daten arabera dauka konfiguratuta jakinarazpen-sistema arrunta, eta egutegi horrek egun baliogabeak baztertzen ditu.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko egunak baliogabeak direnez, abenduaren 23an egindako jakinarazpenen bidalketak hurrengo lehen egun baliodunean iritsiko zaizkie hartzaileei, hau da, urtarrilaren 7an.
1.- Prozedura-legediaren arabera egun baliogabeetan egikaritu behar diren jakinarazpenak
Avantiusen kudeaketa prozesaleko sisteman baliogabeak diren egunetan zehar bi jakinarazpen mota egongo dira:
- Erabili ohi diren berehalako jakinarazpenak, aurrez zehaztutako txantiloiak erabiltzeari lotuta daudenak eta bidaltzen diren egunean bertan jasotzen direnak
Garrantzitsua da gogoratzea berehalako jakinarazpen horiek baliogabeko egunetan egikaritzen direla eta, epe baliodunean bezala, Justizia Administrazioaren letraduek bakarrik egin ditzaketela. Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko epean zehar, horretarako konfiguratutako txantiloiak berehala eta presaz hautatuta bidali beharko dira, haien jakinarazpen-data lan-egutegiaren araberakoa izan dadin.
- "Presako jakinarazpenak", bidali ondoko egunean jasotzen direnak (astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik). Presako jakinarazpen horiek baimendutako rolak bakarrik egin ditzake, hau da, Justizia Administrazioaren letraduak, modu esklusiboan, zigor-arloan izan ezik, non bulegoko kide guztiek egin baititzakete; beraz, jurisdikzio horretan, Justizia Administrazioaren letraduek beharrezko irizpide eta jarraibideak eman beharko dituzte bulegoek prozedura-legedian aurreikusitako jakinarazpenak soilik egin ditzaten.
Presako jakinarazpenen sistema agiri sinatuekin baino ezin da egin, eta abenduaren 24tik organo bakoitzarentzako mailaketan jarraian zehatutako egunera arte egongo da jardunean.
2-Jakinarazpenak mailakatzearen lehen egunetan
Baliogabeko egunetan sortutako jakinarazpenak, eta ondoren zirkular honetan organo bakoitzarentzat adierazitako egunera arte, automatikoki bidaliko dira egun horretan sistemaren bidez. Urtarrilaren 7an hasiko da mailakatzea, eta egun horretan abenduaren azken egun baliodunean bidaliko diren jakinarazpenak profesionalek jasoko dituzte, gehi egun horretan mailakatzea dagozkien bulegoena ere bai. Halaber, organo judizial bakoitzarentzat ezarritako data "bidalketa-data" dela adieraziko da.
Ezarriko den jakinarazpen-txandak mailaketan adierazitako dataren aurreko egunera arte digitalki sinatuta dauden ebazpen guztiei eragingo die. Egun horretatik aurrera, jakinarazpenak normaltasunez egingo dira.
3-Jakinarazpenak mailakatzeko datak zehaztea
ARABA
GASTEIZEN EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK
URTARRILAK 7
- Probintzia Auzitegia, Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Atala,
- Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko BEZE
URTARRILAK 8
- Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko ZULUP
URTARRILAK 9
- Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Adingabeen Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE
AMURRIOKO BARRUTI JUDIZIALAK
URTARRILAK 7
- Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
URTARRILAK 8
- Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
BIZKAIA
BILBON EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK
URTARRILAK 7
- ANko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
- ANko Administrazioarekiko Auzien Sala
- Probintzia Auzitegiko Izapideen Bulego Erkidea
- Probintzia Auzitegiko 3 eta 5. Atalak
- Zigor-arloko 7 zk.ko Epaitegia
- Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia
- Indarkeria arloko 2 zk.ko Epaitegia
- Espetxe-zaintzako Epaitegia
- Instrukzioko 9 eta 10 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 5, 6 eta 16
- Merkataritza-arloko 3 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak
- Lan-arloko 9, 10, 11 eta 12 zk.ko Epaitegiak
URTARRILAK 8
- ANko Lan-arloko Sala
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 1 eta 2. Atala
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Atala
- Zigor-arloko 4, 5 eta 6 zk.ko Epaitegia
- Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia
- Indarkeria-arloko 1 zk.ko Epaitegia
- Instrukzioko 5, 6, 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 9, 10, 12, 13, 14 eta 15 zk.ko Epaitegiak
- Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
- Lan-arloko 5, 6 , 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak
URTARRILAK 9
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Atala
- Zigor-arloko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak
- Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 7, 8 eta 11 zk.ko Epaitegiak
- Merkataritza-arloko 1 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 5 zk.ko Epaitegia eta Lan-arloko 6 zk.ko Epaitegiaren administrazioarekiko auzien partea
- Lan-arloko 1, 2 , 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
BARAKALDOKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUParen arlo zibileko gaiak.
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea (Zigor-arloa)
URTARRILAK 8
- Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Lehen Auzialdiko 3, 4 eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko ZULUP
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUParen zigor-arloko gaiak.
URTARRILAK 9
- Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Lehen Auzialdiko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea (Arlo Zibila)
GETXOKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor-arloko gaiak
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor-arloko gaiak
URTARRILAK 9
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko eta zigor-arloko gaiak
- Getxoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
DURANGOKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor-arloko gaiak
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor arloko gaiak
URTARRILAK 9
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
GERNIKAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor-arloko gaiak
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor arloko gaiak
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
BALMASEDAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko zigor arloko gaiak
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUPeko arlo zibileko gaiak
GIPUZKOA
DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 1. Atala
- Lehen Auzialdiko 3, 7 eta 8 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Lan-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko ZULUP
- .- Administrazioarekiko Auzien 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Merkataritza-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Zigor-arloko BEZE
URTARRILAK 8
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atala
- Lehen Auzialdiko 2, 4 eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Zigor-arloko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Lan-arloko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Adingabeen Epaitegiko ZULUP
- Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE
URTARRILAK 9
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. Atala
- Instrukzioko 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 1 eta 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 2 eta 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRUNGO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
TOLOSAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
BERGARAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
AZPEITIAKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- URTARRILAK 8
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- EIBARKO BARRUTI JUDIZIALA
URTARRILAK 7
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
URTARRILAK 8
- Lan-arloko Epaitegio ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorra
Zirkular honen eranskin gisa, abuztuko jakinarazpenetarako Avantiusen gida erantsi da, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko eperako luzagarria dena, eta sistemaren berezitasunak azpimarratu behar dira jakinarazpenaren hartzaile gisa Fiskaltza sartzen denean.
Jakinaraz bekie zirkular hau probintziako koordinatzaile andreei, eta berauek Justizia Administrazioaren letraduei jakinaraziko diete.
Bilbon, 2023ko abenduaren 13an
Gobernu idazkaria
Blanca Rosa Barbero Blanco