Menu
Bilatu
  • 2024/03/28
  • 11:35:07
justizia.eus

Ba al dakizu abizena euskal grafiaz idatz dezakezula?

Argitalpen-data: 

Ba al dakizu abizena euskal grafiaz idatz dezakezula?

Zure abizena euskal gramatika eta fonetikara egokitu nahi baduzu, aldatzeko izapidea “abizenak aldatu” aukeraren bitartez egin dezakezu. Prozedura erraza da; horretarako, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira joan behar duzu.

Abizenak aldatzeko, lehenik eta behin Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegira jo behar duzu, zure abizenari dagokion grafia zein den jakiteko.  

Horrela, zure abizena “Aguirreche” bada, euskal grafiaz idazteko eta “Agirretxe” izan dadin eska dezakezu.

Adi: Izapidea egin aurretik, aintzat hartu zure deiturak agertzen diren dokumentu guztietan egin beharko duzula aldaketa: NAN, gidatzeko baimena, tituluak, bankuko kontuak, eskriturak... Dokumentu bakoitza legeztatzeko, egin zizuten lekuan eskatu beharko duzu aldaketa.