Karrera Judizialeko kideen ia %61 emakumeak dira Euskadin. Estatu mailan, aldiz, lanean diharduten emakumeen kopurua %56ra jaisten da.
Gainera, martxan daramatzan 26 urteetan, Eskola Judizialean praktiketan egon diren epaileetatik 2.435 emakumezkoak izan dira, eta 1.272, berriz, gizonezkoak. Hau da, urte horietan Eskola Judizialetik igaro diren praktiketako 3.707 epaileetaik %66 emakumeak izan dira.
Datu horiek esanguratsuagoak dira kontutan izanda 1966rarte ez zirela emakumezkoak onartu Karrera Judizialean, eta oposizio bidez sartu zen lehena Josefina Triguero izan zela 1978an; nahiz eta sei urte lehenago, 1972an, María Jover barrutiko lehen epaile bihurtu zen.