Menu
Bilatu
  • 2024/07/27
  • 09:47:37
justizia.eus

Ba al zenekien Memoria Demokratikoaren Legeak modu berriak eskaintzen dituela aukera bidezko Espainiako nazionalitatea eskuratzeko?

Argitalpen-data: 

Urriaren 19ko 20/2022 Memoria Demokratikoaren Lege (leiho berri batean irekitzen da) berriak eta hura osatzen duen Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 25eko Jarraibideak (leiho berri batean irekitzen da) aukera bidezko Espainiako nazionalitatea eskuratzeko abagunea eskaintzen diete egoera hauetan daudenei: 

  1. Jatorriz espainiarra zen gurasoa edo aitona-amona izan arren atzerrian jaio direnei eta arrazoi politiko, ideologiko, sinesmen, orientazio edo sexu-identitate arrazoiengatik erbestealdia jasan duen eta espainiar nazionalitatea galdu edo ukatu izan duen jatorriz espainiarra zen gurasoa edo aitona-amona izan arren atzerrian jaio direnei.
  2. 1978ko Konstituzioa indarrean sartu aurretik atzerritar batekin ezkontzeagatik nazionalitatea galdu zuten emakume espainiarren seme-alabak izateaz gain, Espainiatik kanpo jaio direnei.
  3. Memoria Demokratikoaren Legearen (20/2022 Legearen) eta Memoria Historikoaren Legearen (52/2007 Legearen) aukera eskubidearen arabera jatorrizko nazionalitatea jaso zuten espainiarren seme-alaba adindunei.
  4. Bai jatorriz espainiarra eta Espainian jaioa den norbaiten seme-alaba izanik Kode Zibilaren 20.1.b) artikuluaren arabera jatorrizkoa ez den Espainiako nazionalitatea aukeratu zutenek, baita Memoria Historikoaren Legearen arabera nazionalitatea eskuratu zutenen seme-alaba adingabeek ere, baldin eta Kode Zibilaren 20.1.a) artikuluan aurreikusitako aukera-eskubidearen bidez jatorrikoa ez den Espainiako nazionalitatea aukeratu bazuten, Memoria Demokratikoaren Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian jasotako aukerari heldu ahal izango diote orain, gerora sortutako Espainiako nazionalitatea lortzeko.

Nolanahi ere, aintzat har ezazu interesdunaren bizilekuko Erregistro Zibilean doako eskaera egiteko epea 2 urtekoa dela lege berria indarrean sartzen den egunetik aurrera; hau da, 2022ko urriaren 21etik aurrera.

Aukera bidezko Espainiako nazionalitatearen eskaerei buruzko informazio gehiago lor dezakezu JustiziaEus-eko Memoria Demokratikoaren Legea atalean.