Menu
Bilatu
  • 2024/07/27
  • 04:46:19
justizia.eus

Bazenekien ez dela berdina delitu bat 13 urterekin edo 14 urterekin egitea?

Argitalpen-data: 

Delitu bat egiterakoan ezberdina da hura burutzean 13, 14 edo 18 urte badituzu.

Egindako delitua bera izan arren, zigorra desberdina izan daiteke delitugilearen adina kontuan izanda.

· Delitua egitean 18 urte edo gehiago badituzu, Zigor Kodea aplikatuko zaizu eta delituaren larritasunaren arabera espetxe-zigorra ezar diezazukete.

· Delitua egitean 14 eta 18 urte bitartean badituzu, Adingabeen Erantzukizun Penalaren Lege arautzailea aplikatuko zaizu, eta zure berreziketa lortzeko “neurri” zuzentzaileak bete beharko dituzu.  

· 14 urte baino gutxiago badituzu, ezin zaizu ezer egotzi. Ez zaizu ez Zigor-kodea ez eta Adingabearen Legea ezarriko. 

Hori bai, 14 urtetik beherako haur batek delitu bat egiten badu, adingabearen zaintzaz arduratzen direnei erantzukizun zibila eskatzeko aukera dago. Horrez gain, gizarte zerbitzuak auzian sartu daitezke, eta adingabearen familiaren egoera aztertu dezakete. Gauzak horrela, gurasoei tutoretza kendu eta haurra egoitza batean sartu dezakete.