Menu
Bilatu
  • 2024/04/20
  • 09:04:22
justizia.eus

Melgosak gizon bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko kontzentrazioan parte hartu du Barakaldon

Argitalpen-data: 

Melgosak gizon bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko kontzentrazioan parte hartu du Barakaldon

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Barakaldon izan zen arratsaldean, herriko bizilagun batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzean. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Amaia del Campo alkatea eta Monika Hernando Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria.

Bileraren amaieran, sailburuak "gogor" gaitzetsi du gazteak jasandako erasoa, eta argi utzi du "edozein erasok, emakumek zein gizonek pairatua izan, Eusko Jaurlaritza eta sailburu hau izango dituela aurrez aurre". Halaber, azaldu duenez, "gazte honek Eusko Jaurlaritza buru duen Eraberean sarearen laguntza eta aholkularitza juridikoa izan du eta du". Sare hori hainbat gizarte-erakundek osatzen dute, eta etnia, erlijio, sexu-orientazio eta abarrengatiko diskriminazioari aurre egiten die.

Nerea Melgosak azaldu duenez, erasotutako gazteak "Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza jastzenn ari da. Zerbitzu hau doakoa da eta gure Justizia Zuzendaritzaren mende dago".

Azkenik, sailburuak azpimarratu nahi izan du "prebentzioan lan egin behar dugula; guztiok hartu beharko genituzke sexu-indarkeriaren aurkako neurriak". Melgosa sailburuaren iritziz, "banaka eta taldeka dagokigu".

Irakurri prentsa-oharra Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)