Haurra jaiotzeko zain dagoenean, ohikoa da familiek umearen izenaren inguruan eztabaidatzea. Alabaina, askok ez dakite erabakitzean gurasoei gustatzen zaizkien izenak ez ezik, legerian jasotako hainbat arau aintzat hartu behar dituztela:
· Ezin dira bi izen bakun edo elkartu bat baino gehiago jarri, nahiz eta azken hauek bi hitz baino gehiago eduki dezaketen. Gainera, bi izen bakun jartzen badira, gidoiarekin lotuta joateaz gain, bien lehenengo hizkia letra larriz idatzi behar da.
· Ez da onartzen pertsonaren duintasunaren aurkako izenik, ez esanahi propioagatik, ezta abizenarekin konbinatuta ere. Esate baterako, Dolores izena baliozkoa den arren, ez litzateke onartuko abizena Fuertes izango balitz.
· Ezin da pertsonaren identitatea nahasten duen izenik ipini. Hala nola, abizen arruntak aukeratzea izentzat. Identifikazioa nahasgarria den ala ez aztertzean, ez da aintzat hartu behar izenak pertsonaren sexuarekin edo sexu-identitatearekin duen korrespondentzia.
· Ez da baliozkoa abizen berdin-berdinak dituzten anaia-arrebek izen bera edukitzea, bat hilda ez badago. Era berean, ez dira onartzen oso antzekoak direnak, adibidez, “Anna” eta “Anne”.
Hortaz, badakizu: seme edo alabaren izena aukeratu eta senideei kontatu baino lehen, egiazta ezazu aurreko mugak betetzen dituzula.
Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Izen- eta abizen-aldaketa atalera.