Menu
Bilatu
  • 2024/09/ 8
  • 03:26:03
justizia.eus

Justiziak abian jarri du enkante judizialetan aktiboak likidatzeko plataforma

Argitalpen-data: 

Justiziak abian jarri du enkante judizialetan aktiboak likidatzeko plataforma

Justizia Ministerioak Aktiboak Likidatzeko Plataforma Elektronikoa (PLABI) jarri du martxan. Bertan, enkantean eta zuzeneko salmentan dauden eta prozedura judizialen likidazioaren xede diren ondasunak ikus daitezke. Plataforma berriak enkante judizialen gardentasuna hobetzen du, likidatzen diren ondasunen zerrenda herritarrengana hurbiltzen baitu. Abuztutik dago martxan https://plabi.justicia.es atarian.

Pilar Llop Justizia ministroaren aburuz, "Justizia Administrazioa eraldaketa digitalean murgilduta dagoen beste urrats bat da" plataforma berria. "Horrelako aurrerapenek gardentasuna ematea eta administrazio-prozesuak arintzea dute helburu, betiere herritarrei ekar diezaiekeen onuran pentsatuz", gaineratu du.

PLABI plataforma Konkurtso Legea aldatzeko 16/2022 Legean jasota dago. Arau horrek aldaketak ekarri zituen enpresa-kaudimengabezia erregulatzen duten prozedura judizialetan. Horrela, Europako legeriarekin bat egin eta mikroenpresentzako prozedura berezia ezarri zen, formulario normalizatuen sistema sinplifikatu eta arinean oinarritutako prozesu-kudeaketa oinarri.

PLABIn dauden mikroenpresek ezaugarri zehatz batzuk bete behar dituzte: hamar langile baino gutxiago, eta 700.000 eurotik beherako negozio-bolumena edo 350.000 eurotik beherako pasiboa izatea. Informazio hori Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikotik eskuratzen da, Justizia Zerbitzu Publikoaren atarian eskuragarri dagoena.

Argibide gehiago, Justizia Ministerioaren atarian (leiho berri batean irekitzen da)