Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 10:18:33
justizia.eus

Ba al zenekien zigor-aurrekarien ziurtagirien baliotasuna ez dela mugagabea?

Argitalpen-data: 

Zigor-aurrekarien ziurtagiriak norbaitek igorpenaren egunean mota horretako aurrekaririk dituen ala ez egiaztatzen du. Une horretako egoerari bakarrik egiten dionez erreferentzia eta ez denez automatikoki eguneratzen, araudiak xedatzen du bere indarraldia mugatua dela. Oro har, ziurtagiria 3 hilabete pasa ondoren iraungitzen da, baina salbuespenak daude (adibidez, atzerritartasunaren arloan).

Esanak esan, kontuan izan ezazu Espainian zigor-aurrekarien ziurtagiriak ez duela adingabeekin lan egiteko aukera ematen. Horretarako, ezinbestekoa da sexu-izaerako delituen ziurtagiria, aurrekoa ez bezala, baliotasun mugagabea duena iraupenari dagokionez.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Zigor-aurrekarien ziurtagiria atalera.