EuskadiEus webgunearen bidez Ertzaintzaren aurrean salaketa aurkezteko aukera dago, dagokion komisarian bertaratzeko beharrik gabe. Bide horretatik salaketa bat jartzea delitu-mota eta inguruabar jakin batzuetara mugatuta badago ere, salaketa-prozesuaren erosotasunari eta bizkortasunari dagokionez aurrerapausoa da.
Salaketa bat online aurkez badaiteke ere, kasu guztietan ezin izapide guztiak telematikoki burutu. Online aurkeztutako salaketetan bi izapidetze-mota daude:
· Izapidetze elektronikoa; izapide osoa online egiteko aukera ematen diguna.
· Aurrez aurreko izapidetzea; bertara joan behar da salaketa berresteko eta sinatzeko.
Informazio gehiago eskuratzeko, Euskadi.Eus webgunea kontsultatu.