Menu
Bilatu
  • 2024/10/22
  • 11:19:00
justizia.eus

Nerea Melgosa: EAEko erakundeek indarkeria matxistaren biktimentzako arreta integralaren inguruan daukaten koordinazioa eta elkarlana sendotzen jarraitu behar dugu?

Argitalpen-data: 

· Berdintasunaren aldeko VII. Topaketa Añanan

· Arabako Pobes´eko gizarte-zentroan izan da, epaile, fiskal, kazetari eta abokatuekin

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, gaur goizean, Añanako Kuadrillako Berdintasunaren aldeko VII. Topaketan parte hartu du; Pobeseko gizarte-zentroan izan da. Hartan, epaileek, fiskalek eta abokatuek honako hau aztertu dute: “Justiziaren erronkak indarkeria matxistari aurre egiteko”.

Melgosak esan du “gai horren inguruan sinatzen den erakundeen arteko hirugarren akordioa” dela, “kontuan hartuta, era berean, Aldundiaren eta Emakunderen artean sinatutako “Beldur Barik” hitzarmena eta erakunde honen eta Goizargiren artean sinatutakoa. Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko inplikatuta dauden EAEko erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana sendotzen eta haren aldeko lan egiten jarraitu behar dugu, ematen zaien arreta hobetzeko eta bizitza gogobetegarria eta erabatekoa izaten laguntzeko, indarkeriarik eta mehatxurik gabea”.

Ekitaldian, justiziaren erronkak aztertu dira, zenbait ikuspegitatik, bai eta biktimen beharrak ere. Gainera, prozesu judizialean esku hartzeko eredua aztertu da, eta ikuspegi feminista batetik arreta integrala lortzeko zer aldaketa egin behar diren planteatu da.

 “Justiziaren erronkak indarkeria matxistari aurre egiteko” izeneko mahai-inguruan, Carmen Cotelo Arabako fiskal buruak, José Miguel Fernández Clara Campoamor elkarteko abokatuak eta Goizargi Emakumeak Emakume biktimen eta indarkeria matxistatik bizirik irten diren emakumeen elkarteko ordezkariek parte hartu dute. Rosabel Argote Kazetarien Elkartekoa eta Euskadiko Elkargokoa topaketaren moderatzailea izan da. Amaitzeko, “clowndorio” didaktiko batzuk izan dira, Trokolo Teatroren eskutik. Jardunaldia Laiak antolatu du, Añanako Kuadrillak, Erriberagoitiko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Laia Eskola Arabako Berdintasunerako eta Emakumeak Ahalduntzeko eskola da. Helburu du emakumeen ahalduntze-prozesuetan laguntzea, haien gizarte- eta politika-partaidetza sendotuko duten tresna eta dinamiken bidez, eta, aldi berean, emakume eta gizonekin lan egiten du, berdintasunaren alde.

Laia Eskolak jarduerak eskaintzen ditu: tailerrak, hitzaldiak, mintzaldiak edo biltzarrak, irakurketa-klubak, zineforuma…–. Jarduera horiek Arabako Foru Aldundiaren IV. Berdintasun Planaren ildo estrategikoetan oinarritzen dira. Goizargi Emakumeak elkartea 2019ko martxoaren 8ko manifestazioaren ondoren sortu zen, Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoak antolatu zituen Autodefentsa Feministako ikastaroetako ezagun batzuen eskutik eta 2018ko Indarkeriaren biktima diren Emakumeen Estatuko III. Topaketan, Arabako hiriburuan. Zazpi emakumek sortu zuten elkartea, “elkarri laguntzeko, ahal dela elkarri entzuteko, urratsak emateko eta, betiere, maitasunean, ulermenean eta enpatian oinarrituta, eta egoera horretan emakume batek behar duen guztia oinarri hartuta”.

Irakurri prentsa-oharra Irekian (leiho berri batean irekitzen da)