Menu
Bilatu
  • 2024/05/23
  • 01:32:45
justizia.eus

Eusko Jaurlaritzak 264.000 euro bideratuko ditu 40 pertsonari karrera judizialerako eta fiskalerako eta administrazioko letratuen kidegorako sarbidea prestatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2023-11-14)

Argitalpen-data: 

· Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratzen denetik aurrera; abenduko lehen hamabostaldian argitaratzea aurreikusten da

· Bekak urtean 6.600 eurokoak izango dira, 550 euro hilean

· Izapidetzea elektronikoki baino ez da egingo, deialdian bertan jakinaraziko den URL baten bidez

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Nerea Melgosa sailburuak zuzentzen duenak, 264.000 euro bideratuko ditu 2024an, Zuzenbidean lizentziatuta edo graduatuta dauden eta karrera judizialerako eta fiskalerako eta Administrazioko letratuen kidegorako sarbidea prestatu nahi duten 40 pertsonari laguntzeko. Helburua da Justiziaren Zerbitzu Publikoaren egonkortasuna eta kalitate-maila egokia sustatzea; hori dela eta, egokitzat jo da duela bi hamarkada baino gehiago hasitako eta emaitza onak dituen laguntza-lerroarekin jarraitzea.

40 bekak honela banatuko dira: urtean 6.600 euro; hilean 550. Hautagaitzak aurkezteko eskakizunak, besteak beste, honako hauek dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta bertan izatea egoitza eraginkorra, gutxienez azken zazpi urteetako bost urtetan.
  • Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea.
  • Lizentziatura edo gradua lortu denetik zazpi urte baino gehiago igaro ez izana.
  • Eskatzailearen mendekotasunari erantzuten dieten pertsonek 75.000 euro garbi baino gehiagoko diru-sarrerak ez izatea, edo, norberaren diru-sarreren mende egonez gero, 10.000 euro garbi baino gehiagokoak ez izatea.
  • Espediente akademikoaren nota gutxienez 6 izatea, batez beste.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren lehen hamabostaldian izatea aurreikusten da; zehazki, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta biharamunean.

Nobedade gisa, aurten, eskabideak elektronikoki baino ez dira izapidetuko, deialdian bertan jakinaraziko den URL baten bidez, eta prozesu osoa hartuko du, eskabidea egiten denetik espedientea amaitzen denera arte.

Irakurri prentsa-oharra osoa Irekian (leiho berri batean irekitzen da)