Menu
Bilatu
  • 2024/05/23
  • 02:52:25
justizia.eus

Ba al zenekien jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiri guztiek ez dutela eduki bera?

Argitalpen-data: 

Ziurtagiriek Erregistro Zibileko inskripzioei publizitatea ematen diete. Alabaina, guztiak ez dira berdinak eta oso garrantzitsua da horiek ondo bereiztea, premiaren arabera egokiena eskatzeko.

Horien inguruan hainbat sailkapen egin daitezkeen arren, ohikoen artean ziurtagiri positiboak eta negatiboak desberdintzen dituena dago. Lehenengoek egitate edo egoera jakin bat kontsultatutako Erregistro Zibilean inskribatuta ez dagoela egiaztatzen dute eta, horrenbestez, ez du inolako zentzurik azpimotei buruz jardutea. Positiboek, ordea, errealitate hori jasota dagoela frogatzen dute eta bi motatakoak izan daitezke: hitzez hitzekoak (inskripzioaren datu guztiak dituztenak) eta laburtuak (agertzen denaren laburpena direnak).

Bestalde, eta edukia aldatzen ez bada ere, hiru ziurtagiri laburtu mota daude hizkuntzaren arabera:

  • Arrunta: gaztelaniaz ematen da, hori hizkuntza ofizial bakartzat duten Autonomia Erkidegoetan.
  • Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialde guztietan eragina izango duenez, haien hizkuntza ofizialetan ematen da. Gaur egun arte herrialde hauek sinatu dute hitzarmena: Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Holanda, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia, Serbia, Polonia, Montenegro, Moldavia, Lituania, Estonia, Errumania eta Bulgaria.
  • Elebiduna: hizkuntza ofizial propioa duten Autonomia Erkidegoetan ziurtagiri laburtua eskatzen den guztietan, gaztelaniaz eta Autonomia Erkidego horren beste hizkuntza ofizialean ematen da.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.