Legeriak abizena aldatzeko aukera ematen du zenbait kasutan. Ohikoenak interesdunaren borondate-adierazpenaren bidez egindakoak dira:
·Zure abizenen hurrenkera aldatzea.
·Lehenengo abizenari "de" partikula gehitzea izenetik bereizteko edo abizenen artean "y" ala "i" jartzea.
·Abizena jatorrizko edo bizilekuko hizkuntzaren ortografiara ala fonetikara egokitzea.
·Adinez nagusikoak edo adingabe emantzipatuak, gurasoen abizen aldaketak jarraitzea.
·Zuzendutako filiazio baten harira, horren aurretik erabilitako abizenei eustea.
Haatik, Erregistroko arduradunak, espediente baten ostean, interesdunak abizena aldatzea eta erabili ohi dutena jartzea baimen dezake, betiere abizena gurasoetako batena bada eta bi familia-lerroei eusten badie; hau da, bi gurasoen abizenak izaten jarraitzen baditu.
Eta esparru horretan du garrantzia genero-indarkeriaren biktima izateak; izan ere, Erregistro Zibileko arduradunak abizenak aldatzeko baimena eman dezake, aurreko baldintzak bete beharrik gabe, interesduna genero-indarkeriaren biktima edo bere ondorengoa denean, azken kasuan elkarbizitzako familia-nukleoan integratuta badago edo egon bada.
Are gehiago, legeriak horren inguruan ezer ez dioen arren, zenbait auzitegik hil osteko abizenen aldaketa ere onartu dute, gurasoa interesdunaren hiltzailea izan denean.
Gai honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, jo JustiziaEus weborriko Egoitza elektronikoan Abizenak aldatzea atalera