Menu
Bilatu
  • 2024/07/27
  • 10:55:16
justizia.eus

Desgaitasuna duten Pertsonei Justiziarako Sarbidea Errazteko 2023-2027 Plana argitaratu da

Argitalpen-data: 

· Desgaitasuna duten pertsonei justiziarako sarbidea modu efektiboan eta gainerako herritarren baldintza berberetan bermatzea du helburu

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Desgaitasuna duten Pertsonei Justiziarako Sarbidea Errazteko 2023-2027 Plana argitaratu du. Planak pertsona ahulenekin lotutako justiziarekiko lankidetza-zerbitzuak indartuz gizarte justuagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa lortu nahi du.

Plana Euskadiko 2022-2028 Justizia Plan Estrategikoan jasotako proiektuetako bat da eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko talde baten eta Edeka plataforman bildutako Euskadiko pertsona desgaituen. Besteak beste, Fevas, Euskal Gorrak, Osasun Mentala Euskadi, Elkartean, Fevaspace, Atece, Fevapas eta Once eta Síndrome Down Euskadi elkarteek parte hartu dute.

Gainera, eragile juridikoen, elkargo profesionalen eta erakundeen ordezkariekin egindako lan-saioetan kontrastatu da. Beraz, eragindako talde guztien artean adostutako ekintza-plana da.

Planaren helburu nabarmenenak honako hauek dira: desgaitasuna duten pertsonek justiziarako sarbidea modu efektiboan eta gainerako herritarren baldintza berdinetan izango dutela bermatzea; desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun juridikoa modu autonomoan erabil dezaten laguntzea; eta antolaketa- eta giza-baliabideak hornitzea, justiziaren eremuan desgaitasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko behar diren laguntzak izan ditzaten.

Ekintza-plana hurrengo lau urteetan egin beharko diren ildo estrategikoen eta 13 proiektuen bidez definitzen da:

  • IE: Justiziarako sarbidea
    • P Doako justiziarako sarbidea
    • P. Laguntza espezializatua desgaitasuna duten biktimei
    • P. Desgaitasuna duten atxilotuei edo ikertuei laguntza espezializatua ematea
  • IE: Egoitza judizialetarako sarbidea
    • P. Irisgarritasun unibertsala ingurune fisikoetan, bat etorrita arrazoizko doikuntzen kontzeptuarekin
    • P. Baliabide teknologikoak sartzea irisgarritasunerako
    • P. Egoitza judizial elektronikorako sarbidea
  • IE; Prozeduretarako irispidea
    • P. Laguntza-neurri judizialak hornitzeko prozedurak hobetzea
    • P. Prozesu judizialetan prozedura-egokitzapenetarako eta -doikuntzetarako laguntza-zerbitzuak sortzea
    • P. Prozedura-doikuntzen katalogazioa
    • P. Erraztaileen programa sortzea
  • IE: Ezagutza
    • P. Irisgarritasun unibertsala materialetan eta edukietan, bat etorrita arrazoizko doikuntzen kontzeptuarekin
    • P. Informazio espezializatua
    • P. Prestakuntza eta sentsibilizazioa

 Egoitza judizialetan irisgarritasuna hobetzeko 1.490.000 euroko inbertsioa aurreikusi da.

Ekintza-ildo gehigarri gisa, protokolo espezifiko bat sortuko da desgaitasuna duten pertsona atxilotuei laguntzeko, bai polizia-egoitzan, bai egoitza judizialean.

Horrez gain, prozedura judizialetan behar diren laguntzak izatea erraztu nahi da. Planak bideratzaileentzako prestakuntza- eta homologazio-prozesuak barne hartzen ditu. Halaber, baliabideen mapaketa egingo da barruti judizialetan eraginkortasunez antolatzeko eta, ondorioz, zerbitzu osoa eta eraginkorra eskaintzeko.

Euskadiko Justiziaren eta Desgaitasunaren Sektorearteko Forua sortuko da. Foruak adostutako ekintza guztiak betetzen direla zainduko du eta jarduteko proposamen berriak proposatu eta eztabaidatuko ditu.

Informazio gehiago nahi izatekotan, Desgaitasuna duten Pertsonei Justiziarako Sarbidea Errazteko 2023-2027 Plana kontsulta dezakezu hemen. (leiho berri batean irekitzen da)