Menu
Bilatu
  • 2024/09/ 8
  • 03:12:18
justizia.eus

Ba al zenekien Euskadin Familia Elkarguneak daudela krisi-egoeretan familia-harremanak bermatzeko?

Argitalpen-data: 

Familia Elkarguneak krisi egoeran (banantzea, dibortzioa, deuseztasuna edo izatezko bikoteen neurrien arautzea) dauden familientzako elkartze eremu neutroak, egokiak eta segurtasun- eta ongizate-bermedunak dira. Aurreko egoeretan ez daudenek ere erabil ditzakete Familia Elkarguneak, zerbitzuak eskaintzen duen jarraipena eta gizarte-eta hezkuntza-arloko laguntza behar badute eta haren erabilera ebazpen judizial batek xedatzen badu. Bere helburua familia da harremanak denboraldi baterako erraztea eta bermatzea. Horretarako, diziplina anitzeko talde teknikoak dituzte.

Familia Elkarguneen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, zuzenean harremanetan jar zaitezke Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuarekin. Bere harrera-datu gaurkotuak Euskadi.eus webguneko Familia bitartekaritza atalean daude.